Arroka urratua (Broken rock)

Simplon (Suitza)

Arroka erraldoiak eskultura ederra sortzeko erabili du naturak. Aurpegi urratuak, erpin zorrotzak, harri koskorreko magalak. Naturak bere espektakulu berdea tarte batean alde batera uzten du eta beste are ederragoa sortu.

Mendi behi ederra (Great mountain cow)

Simplon (Suitza)

Mendi behi ederra aurkitu genuen mendi buelta koskorra egiten ari ginela. Berak ohikoa duen zelaiean ari zen bazkan eta lasai ederrean. Guri begira gelditu zen. Gu zertan gabiltzan galdetuko zion bere buruari. Berak ere barne bizitza eta pentsamenduak ditu.

Ur jauzi txikia (Small waterfall)

Müstair (Suitza)

Betea dago ur putzua jeisten den urarekin. Ura eten barik dator goitik behera eta bortizki jotzen du lurra. Bere gardentasun purua apurtzen da apar artean orduan.

Tanta dantza (Drop dance)

Müstair (Suitza)

Hurbidu einean gortina fina tanta dantza bihurtzen da. Harroka garbi eta maldatsuaren sakongune bakoitzean salto berri hasten du.

Txikoria lore ederra (Great dandelion flower)

Müstair (Suitza)

Txikoria lore ederra ikusi dugu. Petalo hori luzeak zabalik dauzka. Zutoina luzea eta hosto jangarri handiak. Horrelakoa da larre eguzkitsuen protagonista.

Perretxikoaren ximurrak (Wrinkles of a mushroom)

St. Gallen (Suitza)

Azala ximurtua dauka perretxikoak. Argiak kapelan itzalak sortzen ditu. Garrastasunetan itsatsia gelditzen da.

Lore argia (Bright flower)

St. Gallen (Suitza)

Lorea hurbiletik behatu ezkero, detaile franko nabaritzen dira. Bi petalo geruza dauzka. Erdiko puntu horiak benetako loreak dira. Argia erakartzen dute bere kolore alaiek, edo horrela ematen du inguruko belarren iluntasunarekin duen kontrastea ikusita.

Soro oparoa (Full field)

Mörschwil (Suitza)

Baserria soroz eta basoz beterik daude. Loreez eta zuhaitzez. Zerealez eta belarrez.

Zereal ale gizenak eta lore gorriak (Thick cereal grains and red flowers)

Mörschwil (Suitza)

Zereal aleak ari dira gizentzen eta hazten. Laster egongo dira prest uztarako. Bitartean, kolore berde freskoa galduko dute eta arrera joko dute. Momentuz, protagonista lore gorri distiratsuak dira. Kolore biziak atentzioa deitzen dute zeharo.

Mendi magal eguzkitsua (Sunny mountain slope)

Chur (Suitza)

Itzaletan nahasten hasia dira inguruko eraikuntzak eta kaleak. Gu, baina, gure bidea jarraitzen dugu urruneko mendi zoragarriari begira. Bere magalean arratsaldeko eguzkiak kolore bikainak margotu ditu. Neguko lanbroak inguratzen du, bere oinarria misterioan ezkutatuz.

Oilo kuxkuxeroa (Nosy hen)

Gais (Suitza)

Oilo zoragarri honek gure intentzioen inguruan jakingura dauka. Ez dirudi kaiolan egoteak txarregi eragin dionik.

Estasian (In extasis)

Dubai (UAE)

Estasian bezala dago jendetza ikuskizuna segitzen. Telefonoak borbor argazkiak ateratzen, begiradak fixatuak eta denen aurrean ur zutabe erraldoia dantzan.

Goizeko irudia (Morning picture)

Schwellbrunn (Suitza)

Itzal luzeak, goizeko eguzkia. Hodei luzeak, haizea goian.

Hodei itsasoa borborka (Boiling cloud sea)

Alpeak

Hodei itsasoa borborka dago. Mendi gailurren artetik bilatzen du bere bidea baina ezin du besterik gabe igaro. Idortu eta gelditu egiten da harrizko erraldoien eraginez.

Aparra, ura eta olatuak (Foam, water and waves)

Isla (Espainia)

Aparra ura eta olatuekin nahasten da. Hemen apar amarauna ur gainazalean nagusi da. Han, berriz, olatu tontorrak irmoki kostaraino bidaiatzen dira, eztanda zuri batean amaitu arte.

Ekaitz giroa sortzen (Forming a storm)

Isla (Espainia)

Borborka dago itsasoa. Olatuak bata bestearen atzean datoz, harrokaren kontra indar betean apurtzen diren arte. Orduan ere ura aparrez betea uzten dute. Zerua ilun dago, euri hodeiek ilundua, eta haizeak ufada gogorretan dator. Ekaitz giroa sortzen ari da.

Argiluna goian eta behean (Light and shadows above and below)

Isla (Espainia)

Azken errainuek hodeiei gorpuzdura eta bolumen sentsazioa ematen diete. Itzalak dagoeneko nonahi dira ikusgai, paisaian nagusitu dira. Soilik zeruan ikusten da hodeien artetik heltzen den argi zantzuren bat.

Hosto pilatuak (Piled leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hostoak pilatu egiten dira. Batzuk lur kolore argiakoak, besteek lur ilun kolorekoak, bata bestearen gainean mantu biguina eta magikoa sortzen du. Oinak bertan sartzeko gogoak ematen du.

Hosto erori berriak (Newly fallen leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hosto erori berriak pilatzen hasiak ziren garaiari dagokion bezala. Udazken hasiera da eta tenperatura jeisten eta eguna laburtzen ari dira. Joanak dira uda erdialdeko arratsalde amaigabeak eta eguzki beteko zeruak.

Beltxarga garbitzen (Swan cleaning)

St. Gallen (Suitza)

Kolore zuri distiratsuzkoak ditu lumak beltxarga honek. Kontu handiz garbitzen ditu. Lepo luzea tolestu eta mokoa lumen azpian sartzen du. Pixkanaka kentzen ditu luma zaharrak berriei lekua uzteko.