Paumaren arreta (Attention of a peacock)

Gossau (Suitza)

Kaixo pauma. Hago lasai. Momentu bat baino ez gara egongo hemen. Gure bideari jarraituko diogu gero eta zu zure horretan jarraitu ahal izango duzu.

Loro lanpetua (Busy parrot)

Gossau (Suitza)

Benetako kolore festa da animalia hau. Horregatik edo, loro koloretsu honek denbora hartzen du lumak bere lekuan jartzeko.

Lumak atontzen (Cleaning the feathers)

Gais (Suitza)

Lumak ondo garbitu behar dira itxura ederra mantentzeko. Horretan dihardu oiloak. Denbora badauka. Soberan ere. Gure begiradapean dagoen bitartean ez bait du askosaz gehiago egiteko aukera eman.

Lanpetutako oiloa (Busy hen)

Gais (Suitza)

Lanpetuta dago gure protagonista lumak atontzen. Ez dute bere inguruko gertakariek gehiegi arduratzen. Hobeto horrela, egon dadila lasai, eguna joango bait da eta berriro larrean libre ibiltzera bueltatuko da.

Beltxarga garbitzen (Swan cleaning)

St. Gallen (Suitza)

Kolore zuri distiratsuzkoak ditu lumak beltxarga honek. Kontu handiz garbitzen ditu. Lepo luzea tolestu eta mokoa lumen azpian sartzen du. Pixkanaka kentzen ditu luma zaharrak berriei lekua uzteko.