Ur gainazala ispilua da (Water surface as a mirror)

Seealpsee (Suitza)

Urak isladak ere sortzen ditu. Inguruko paisaia erakutsi nahiko baligu bezala, arbolen formak, harkaitzen profila etabarrak errepikatzen ditu eta gure begi aurrean jartzen ditu. Ispilua da gure begietarako.

Ur gardena (Transparent water)

Seealpsee (Suitza)

Ur gardenak ikustezin bihurtu arte uzten du mendiko aintzira honen hondoa argi ikusten. Ondorioz, argi ikusten da urazpiko osakera. Harri puska ugari eta hosto ondar gutxi batzuk. Nondik etorriko ziren harri horiek? Nola helduko ziren? Zergatik askatuko ziren haitzetatik? Honelako galderak eta beste zenbait pilatzen zaizkit buruan.

Bi ahate igerian doaz lasai (Two ducks swim quietly)

St. Gallen (Suitza)

Bi ahate igerian doaz lasai asko. Bere atzean pixkanaka zabaltzen doan uhina uzten dute. Bestela ur-gainazala leun-leun dago. Basoa isladatzen da berarengan, uhin txiki batzuek deformatuta soilik.

Behe laino mardula (Thick fog)

St. Gallen (Suitza)

Behe laino mardulak ezarri du bere burua lakuaren gainean. Ia erabat estali du bere zuritasunarekin.

Lanbroak atzera egiten (Retreating fog)

St. Gallen (Suitza)

Lanbroak atzera egin du. Basoko arbolak eta airea garbitu dituela ematen du. Airea gardenagoa dela dirudi. Basoak distiratsuagoak direla dirudi.

Behe lainoak lausotuta (Blurred by the fog)

St. Gallen (Suitza)

Baso bat eta aintzira bat behe laino artean lausotutak ageri dira. Hau ekarri digu udazkeneko egun eguzkitsu eta epel baten arratsaldeak.

Ahatea lanbroan (Duck in the fog)

St. Gallen (Suitza)

Ahateari ez dio lanbroak traba handirik egiten igerian ibiltzeko. Bera ere laster bilatu beharko du aterpe bat gaua igarotzeko.

Behe-lainoa eta aintzira (Lake and fog)

St. Gallen (Suitza)

Ari da lanbroa txoko guztietara hedatzen. Aintziraren gainean metatzen da ere. Honen hezetasuna eta freskotasunak erakarriko du behe-lainoa bertara.

Udan igeri egiteko lekua (Summer swimming place)

St. Gallen (Suitza)

Ez da txikia igerilekua. Lekua soberan dago aritzeko eta gorputza nekatzeko. Orain ez da horretarako momentua. Elurrak eta izotzak ez dute aukerarik ematen uraz gozatzeko. Udak ikusiko du leku hau jendez lepo eta igeri zaleentzat aproposa.

Bakartia eta izoztua (Lonely and frozen)

St. Gallen (Suitza)

Goiz hotz batek argitu duenean ingurua zuri-zuria ikusi dugu. Gauak opari izoztua baina ederra ekarri digu. Aintzirak erabat estalirik gelditu dira. Kaia utzik dago eta egongo da, elurra joaten ez den arte. Inguruko soroak eta baratzak sasoi honetan soilik heltzen den bisitariak hartuta daude.

Aintzira elur artean (Lake in snow)

Engelberg (Suitza)

Hotzak gogorrago jotzen ez duen bitartean, lakua ez da izoztuko. Lanbroak ere babestuko du hotz zorrotzenetik. Goibeltasuna, berriz, ezingo du gainetik kendu. Garai latza da eguzkiaren argia eta beroa gorputzean sentitzea gustuko duenarentzat.

Gaueko isladak (Night reflections)

Dubai (UAE)

Gaueko iluntasuna eta argi artifizialen isladak nahasten dira ur gainazalean. Aintzira basamortu batean egotea ez da berezkoa, baina uraren magia berdin sortzen da bere inguruan.

Zurezko kai txikia (Wooden small quay)

St. Gallen (Suitza)

Zurezko kai txikia ezin hobea da atseden hartzeko eguzkitan eserita. Udazken garaian igeri egiteko sasoi ona ez da, baina oraindik posible da lekuaz gozatzea. Turistaren bat edo beste ikusten da.

Urmaela udazkenean (Pool in Autumn)

St. Gallen (Suitza)

Aintzira edo urmaela daukagu gure aisialdian paseoa emateko edo uda garaian igerian joateko. Eguzkitan etzan eta gozatu ere egin dezakegu, baina orain uda amaitu da. Egunak azkar ari dira laburtzen eta hotza nabari da goizetan. Arbolek ere nozitzen dute urtaro aldaketa eta pixkanaka udako hosto andana lurrean uzten dute usteltzen.

Beltxarga zuri handia (White big swan)

St. Gallen (Suitza)

Beltxarga zuri handi eta bakartia aintzira ilunean igerian nabarmentzen da. Animali honen xarma bere osotasunean agertzen da.

Beltxarga garbitzen (Swan cleaning)

St. Gallen (Suitza)

Kolore zuri distiratsuzkoak ditu lumak beltxarga honek. Kontu handiz garbitzen ditu. Lepo luzea tolestu eta mokoa lumen azpian sartzen du. Pixkanaka kentzen ditu luma zaharrak berriei lekua uzteko.

Janari bila (Seeking food)

St. Gallen (Suitza)

Noizean behin burua urazpian sartuz dabil igerian beltxarga. Gosea asetzeko beharrak eramaten du horretara. Uretan bizi den animaliak gestu hau sarri egin beharko du egunean zehar, ura bere bizilekua eta janaren iturria bait da.

Beltxarga lepaluzea (Long necked swan)

St. Gallen (Suitza)

Beltxarga igerian dabilen bitartean janari bila hasi da. Burua urazpian sartu eta aintziraren hondoa arakatzen ari da, landare goxoren bat edo aurkitzen duelakoan. Lepo luzea luzatu eta okertuz ur azpietara heldu eta arakatzea dauka.

Aintziraren iturria (Fountain of a pond)

St. Gallen (Suitza)

Metal grisezko tututik zehar etengabe irtetzen da ur txirikorda mehea. Aintzirako iturriak etengabe berritzen du ura. Ur gainazala ispilu perfektua litzateke, ur emariak uhinekin apurtuko ez balu.

Mendialdea trenetik (Mountain view from the train)

Thun (Suitza

Trenean bidaiean berriz. Oraingoan mendialdea zeharkatzea tokatzen da. Gailur zuriak, harkaitz erraldoiak eta mendi aintzira eta lakuak ikusi ditugu gure leihoetatik.