Seealpsee (Suitza)
Harrizko erraldoia aurrean edukita, gure txikitasuna gelditzen da agerian. Handiak eta indartsuak bagara, baina gu baino handiagoak eta indartsuagoak direnak badaude. Horien aurrean burua makurtzen ikasi behar dugu.
Eguneko argazki bat
Seealpsee (Suitza)
Harrizko erraldoia aurrean edukita, gure txikitasuna gelditzen da agerian. Handiak eta indartsuak bagara, baina gu baino handiagoak eta indartsuagoak direnak badaude. Horien aurrean burua makurtzen ikasi behar dugu.
Seealpsee (Suitza)
Haitza handia da. Haitza garratza da. Haitzak elementuen aztarnak ditu. Haitza belarrak eta zuhaitzak apainduta dago. Mendialdeko erraldoiak dira.
Seealpsee (Suitza)
Elur zuria gailurretan eta belar berdea beheko haranetan. Horrelakoa da udaberria. Eguzkiak indarra hartzen doan heinean, elurra urtzen hasten da eta argi-itzalak gogortzen doaz.
Seealpsee (Suitza)
Pinu altu eta zuzenez osatutako basoak nagusi dira mendialdean altuera batetatik gora. Neguko elurrari eusteko jaiotakoak eta hazitakoak dira.
Seealpsee (Suitza)
Basoan zuhaitz guztiak ez dira altuak eta sendoak. Zenbait zorte txarrekoak dira eta gaixotu, hil edo ebakiak izaten dira.
Bregenz (Austria)
Lakutik buelta koskorra ematetik datoz emakumeak edo neskak. Bateltxoan denbora pasan igaro du eguna pare honek. Goizeko giro atsegina aprobetxatzeko modu ezin hobea da. Pedalei eragin eta eragin kirola ere egin izan dute.
Bregenz (Austria)
Egitura benetan handia eraikitzen ari dira laku ertzean. Uda garaian opera antzerkia egiten da leku pribilegiatu honetan. Aire librean egin ere, gauaren altzoan, egunak argiak itzaltzen dituenean.
Bregenz (Austria)
Lasaitasun momentu baten bila joan da uraren bila. Hark emango dizkio behar dituen bakardadea eta arimarentzat ferekak.
Bregenz (Austria)
Ur gardenak kolorez aldatzen du marroixkatik urdin ilunera. Ur ertze ondoan hondoarekin nahasten da, urrunean berriz, uraren kolore sakona gailentzen da.
Bregenz (Austria)
Udaberriko goiz eguzkitsuak eskatzen du kalera irtetzea eta bertan egon. Ez dago euriak blaitzeko beldurrik. Ez digu eguzkiak hotza hartzen utziko. Ez dago azal ileak harrotuko dizkigun haizerik.
Bregenz (Austria)
Leihotik begiak ezin kendu nabil. Arrats garaia da eta espektakulua erabat goian dago. Eguzkiak, joan berri, bere kolore epelenak oparitu dizkigu eta hodei gabeko zerua alde batetik bestera margotu du.
Bregenz (Austria)
Arbola gutxi batzuk eta kaleko argi indartsuak daude eguzki argiaren bidean. Itzalen beltza arratseko kolore epelekin nahasten dira. Eguzki sartzearen magia bete-betean miretsi daiteke.
Bregenz (Austria)
Arbola ilada bat arratseko argi ahularen kontrara agertzen da. Beraien itzalak baino ez dira bereizten. Urruntasunean pixkanaka galtzen eta txikitzen nabaritzen dira ere.
Bregenz (Austria)
Artea egina izan den garaiaz hitzegiten du, ez bakarrik eman nahi duen mezuarekin. Nola eginda dagoen ulertzeko ere ulertu behar da, noiz eta non egin zen jakitea. Paretako margo hauek ez lituzke artista garaikide batek egingo. Bestelako bizitzarako jarrera eta inguruaren ulerkera behar da berauek sortzeko.
Bregenz (Austria)
Kapera nagusi soil-soila. Erretaularik ez, margorik ez, mahaia soila. Elizaren handinahiak eta barrokotasuna txoko hau begi bistaz galduta ote dauka?
Bregenz (Austria)
Berezia benetan eskailera hau. Zein izango da diseinu berezi hau aukeratzearen arrazoia. Misterio txiki bat da, denboraren bazterren batetan ezkutatutako istorio ahogozagarria.
Bregenz (Austria)
Herri zaharreko teilatuen artean eliza zaharra ikusten da. Garai bateko bizigunea ez zen honetatik oso desberdina izango. Ematen du bizitza modernoa soslaiz begiratu duela munduko txoko hau.
Bregenz (Austria)
Zoruan harria eta belarra egon dira urteetan zehar. Luze izan da kale honetatik igarotzen diren pertsonen eta ibilgailuen lorratzen lekuko. Zorua bizia dago, hura darabiltenak bezala.
Bregenz (Austria)
Aldapa dago kale honetan. Gogotsu ekin behar da bidea egiteko. Argia, behintzat, badago. Neguko garai ilunenetan, hotzak erasaten duenean, bidea argiztatuta edukiko dute behintzat lekuko bizilagunak.
Pfänder (Austria)
Funikularrean behera goaz. Guztiok kabina barruan goaz. Lehioetatik begira arnasa kentzeko ikuspegi polita dago. Behean laku erraldoia, goian mendikate infinitoa.