Goiuri (Euskal Herria)
Arbolen artean arbola gehiago. Baso zabala baino ez dago ikusgai.
Eguneko argazki bat
Goiuri (Euskal Herria)
Arbolen artean arbola gehiago. Baso zabala baino ez dago ikusgai.
Oro (Euskal Herria)
Arbolaren azpian, hostoen azpian, itzalean.
Oro (Euskal Herria)
Argi kontrara ikusitako arbolen profila, baserriaren profila da. Zuhaitz bakanduak, sastrakak eta zelaiek utzitako neurri bateko hutsunea.
Oro (Euskal Herria)
Arbola bakarti gelditu da eskaileraren ondoan. Garai batean, ziurrenik lagunez inguratua egongo zen. Zelaiek basoek baino balore gehiago dutelako izan ziren ebakiak.
Bregenz (Austria)
Arbola ilada bat arratseko argi ahularen kontrara agertzen da. Beraien itzalak baino ez dira bereizten. Urruntasunean pixkanaka galtzen eta txikitzen nabaritzen dira ere.
Pfänder (Austria)
Baso desberdina osatzen dute zuhaitzok. Ez bakarrik bakanduta eta belarrez inguraatuak gelditu direlako. Babesa behar dutela egiten ditu berezi. Zerk erasoko ditu? Inguruan dabiltzan basa-ahuntzak izan behar dira. Asekaitzak izatearen ospea hartu dute eta horretarako arrazoiak argi uzten dituzte hau bezalako lekutan.
Bregenz (Austria)
Adar korapiloa ez da askatu behar. Korapiloz korapilo hazten da landarea, urtaroetan aurrera doan neurrian.
Cardano al Campo (Italia)
Aldirietan herria baserri bihurtzen da. Kalea eta dendaren lekua zelaiek eta basoek hartzen dute. Ez daude apartamentuzko eraikuntzarik eta bai etxalde zabalak, korta eta baratzarekin.
Cardano al Campo (Italia)
Argiak eta ilunak nahasten dira. Itzalek argiari kentzen diote lekua. Arbola biluzien atzamar luze eta okertuek zelaia hartzen dute. Dena da argi edo ilun. Kontrastean dago irudiaren magia.
Cardano al Campo (Italia)
Bazen arbolen ilada luzea. Errepide baten ondoan zeuden, espaiolaren alboan. Neguko arropak jantzita zeramatzen. Enbor finak baina luzeak zituzten. Adarrak gora begira hazi zitzaizkien. Bata bestearen kopia fina ziren, ondokoari begira garatutakoak.
Oropa (Italia)
Arroka, arbolak eta belardiak bata bestearen ondoan pilatzen dira. Zerurako bidea hartu dute, gure buru gaineko erraldoia sortu arte. Goiak ezkutuan dituen erraldoia, lanbroaren artean sartzeraino hazita.
Cardano al Campo (Italia)
Zeruaren argipean ilun ikusten dira adar biluziak eta enbor mardulak. Baso baten barruan egotean, erraldoiez inguratuta egotearen sentsazioa izaten da. Izakitzar hauek ondo ikusteko behar da gora begiratzea.
Cardano al Campo (Italia)
Enborrak gorputzaren itxura badu eta adar sendo biek besoenak, adaxkak ilea bezain finak dira. Tente, zabal-zabal hedatzen dira alboetarantz eta gorantz.
Freiburg (Alemania)
Uran isladatzen da hiri paisaia, hau da, arbola bat eeta zenbait makila edo enbor lehor. Sakonera txikiko putzu zabalaren hondoaren gainean ikusten da imagina eta ur gainazalaren uhin txikiek irudiaren profila apurtzen dute.
Bad Soden (Alemania)
Zuhaitz batek fruitu mordo bat sortzen du bere bizitzan zehar. Denboran horretan zehar zenbat haziko dira zuhaitz berri bat osatzeko? Gutxi batzuk baino ez. Beharbada bakarra. Hainbeste energia erabilia izango da inguruko animaliak elikatzen bereziki.
Bischofszell (Suitza)
Ondo zaindutako belardiak alfonbra ematen du. Belar artean arbola handi bi bizi dira. Tokiko altxorra dira. Izaera berezia ematen diote parke txikidun auzoari.
Gaztelugatxe (Euskal Herria)
Jarraitu bidexka labarrera heldu arte. Paseoak pena mereziko du. Kantauri itsasoaren handitasuna begien aurrean ikusteak asebetetzen du. Ur handi horiek istorio asko eman dituzte. Urazpiak biziz beterik daude. Kostaldea olatuz olatu eta enbataz enbata astiro baina etengabe zizelkatzen du itsasoak, etengabe aldatzen du.
Montreux (Suitza)
Oker-oker eginda hazi da arbola polit hau. Argia bilatu beharrean egongo da. Argi printzak eraikuntzen itzalen artetik heltzen zaizkio eta horiek denak beharko ditu.
St. Gallen (Suitza)
Ez da bat erraz aspertzen pilatutako elurrak hartu ditzazkeen formak ikusten. Irin zuri-zuria bezala metatzen da geruzatan, behekoa ia ezkutatu arte. Ezkutatu baino edertzen du. Bizi berria ematen die ohiko itxura ezagunei. Ia ezezagun bihurtzen dira.
St. Gallen (Suitza)
Kono perfektua osatzen du zuhaitz honek. Adarrek elurraren pisuarenpean etsi diote. Eroriak izandakoren itxura daukate. Horrek ez dio edertasuna kentzen pinuari. Ondoko laguna, hostoz gabetua urtaro honetan, hobeto eusten dio bere itxura tente eta zabalari.