Lore xumeak (Humble flowers)

Gossau (Suitza)

Lore sorta xumea eta ederra da, txikia baina handia. Larre batek emandako oparia da. Udako benetako kolore eta usainak etxean sartzen dute beraiekin batera.

Lore ebakien sorta (Bunch of cut flowers)

Gossau (Suitza)

Lore apaingarriak zoo bateko bainugela batean. Natura hilaren adibide berritzailea ez al da? Kontraesan poetiko baten adibidea ez al da?

Bitxilorea hurbiletik (Close look of a daisy)

Müstair (Suitza)

Bitxilore polit eta hauskor bat aurkitu nuen bidean. Alde batera okertua eta lurrerantz konkortua zegoen. Zutoin finetik eskegitako petalo eta lore muinak zelai orotan ageri dira. Bere soiltasuna eta edertasuna irudikatu nahi izan nuen.

Lore argia (Bright flower)

St. Gallen (Suitza)

Lorea hurbiletik behatu ezkero, detaile franko nabaritzen dira. Bi petalo geruza dauzka. Erdiko puntu horiak benetako loreak dira. Argia erakartzen dute bere kolore alaiek, edo horrela ematen du inguruko belarren iluntasunarekin duen kontrastea ikusita.

Zelaien biziberritzea (Revival of the fields)

St. Gallen (Suitza)

Txibirita talde hau udaberriari ongietorria ematera ernatu da. Belarrak, bestaldera, neguaren azken printzak nabariko dituzte eta txikituta ikusten dira oraindik. Laster haziko dira sendo eta kolore biziekin. Zelaiek bizi berria hartuko dute.

Udaberriko loreak (Spring flowers)

Waserauen (Suitza)

Belar fresko eta altuak gorde eta zaintzen ditu lore lirain zein hauskorrak intsektuen zain dauden bitartean. Udaberria garai polita eta oparoa da.

Txibiritak eta txikoria (Daisies and dandelions)

Waserauen (Suitza)

Larreak bor-bor daude lorez eta belar berde freskoz. Txibirita zuriak eta txikoria horia zelaiak apaintzen dute eta intsektuentzat janari festa handia eman ere.

Bi intsektu txikiren jana (Two bugs lunching)

Cardano (Italia)

Bi intsektu txikik aurkitu dute eguneko janaria. Elkarren ondoan jateko ez dago arazorik, denontzat bait dago zer hartu.

Txibiritaren edertasun apurkorra (Fragile beauty of daisy)

Cardano (Italia)

Txiribita txiki eta hauskorrak uxu ikusten dira udaberri partean. Arruntak dira baina beti goxatzen dute gogoa inguruan ikustean.

Lore biziak eta lore lehorrak (Lively flowers and dry flowers)

Cardano (Italia)

Txibirita sorta honetan lore batzuk fresko ageri dira, indar betean. Beste batzuk, baina, bizitasuna galdu bidean daude. Petaloak lehor, freskotasuna soilik gogoan.

Txibirita xume bakartia (Simple and lonely daisy)

Cardano (Italia)

Txibirita xume hazi da baso baten zoruan, belarrez eta hostoez inguratua. Egoera erabat apurkorra eta bakartian dagoela ematen du eta horrek ematen duen berebiziko edertasuna.

Txibiritak zelaiean (Daisies in a field)

St. Gallen (Suitza)

Txiribita eguzki txikiaren itxuradun lorea da, petalo errainu zuriekin. Gaztetatik udaberrian ikusten ohituta, gogo onez ikusten dira zelaiak lore txiki hauez beteta. 

Txibirita pare bat zelaian (Two daisies in a field)

St. Gallen (Suitza)

Txibirita pare bat udaberri zelai batean. Eguzki errainuak hartu. Epel epel. Belar artean beren bizitza egiten.

Bitxilore bat hurbiletik (Close view of a daisy)

Schaffhausen (Suitza)

Bitxilorea. Horia, zuria, zutoin berdearekin. Lore arrunta eta aldi berean arrunt polita.

Txibiritak eta iratzeak (Daisies and ferns)