Beti aurrera haizearen menpe (Always moving with the wind)

Müstair (Suitza)

Hodeiak han altu daude beraien bidai amaigabean aurrera. Beti aurrera haizearen menpe mugitzen. Ez dute inor eta inon geratzeko gurarik ezta aukerarik. Egunez, zeru urdinaren kontrara, itzal zuriak bezala agertzen zaizkigu eta gauez erabat ezkutatzen dira momentuko iluntasunean.

Iluntasuna eta argitasuna (Darkness and light)

Müstair (Suitza)

Argia zeruan, argia etxe barnean. Bestela iluntasuna da nagusi dagoeneko. Gutxinaka gertatu da eta gutxinaka gertatzen jarraituko du, iluntasuna erabatekoa izan arte, zeruan barne. Soilik etxe barruak iraunduko du argiztatua tarte luzeago batean. Bihar goizez, kontrara gertatuko da.

Atsedenerako garaia gaurkoz (Rest Time today)

Müstair (Suitza)

Gaueko lehen orduak dira. Udako egun luzea bukatzear dago. Eguzkiak ilargiari utzi behar dio lekua. Etxeko argiak piztutak daude dagoeneko. Atsedenerako garaia heldu da gaurkoz.

Argi printza eskasak (Last light rays)

Müstair (Suitza)

Ilunak lekua irabazten doa eta dagoeneko inguruaren detaileak lausotzen hasiak dira. Zeruak berak eta bere hodeiek soilik gordetzen dute argi printzaren bat.

Gaueko ataria (Beginning of a night)

Müstair (Suitza)

Arratsa heldu da eta etxeetako argiak goritzen jarri dira. Kanpoan berriz argia amatatzera jotzen du. Hodeiak iluntzen hasi dira eta zerua belzten.

Arratsalde hodeiak (Evening clouds)

Müstair (Suitza)

Gaua heltzen ari da eta harana murgiltzen hasi da itzalean. Itzal handia, erabatekoa, biharko egusentia arte iraunduko duena.

Hari finak (Thin threads)

Müstair (Suitza)

Horma bertikalean behera abiada bizian doa ura. Hari finen modura erortzen doa. Pinuen artean aurkitu du bide egokia. Zabala da saltoka jeisteko duen tartea.

Ur jauzi txikia (Small waterfall)

Müstair (Suitza)

Betea dago ur putzua jeisten den urarekin. Ura eten barik dator goitik behera eta bortizki jotzen du lurra. Bere gardentasun purua apurtzen da apar artean orduan.

Tanta dantza (Drop dance)

Müstair (Suitza)

Hurbidu einean gortina fina tanta dantza bihurtzen da. Harroka garbi eta maldatsuaren sakongune bakoitzean salto berri hasten du.

Zipriztin geruza fina (Thin layer of splashes)

Müstair (Suitza)

Zipriztin geruza fina jauzi egiten da pixkanaka malda bortitzan behera. Lurra gogor jotzen du bere txikitasun indartsuarekin. Harri sendoa gutxika higatzen du, likido itxura gabearen tankerako itxura hartu arte.

Salto eta zipriztin (Jump and spatter)

Müstair (Suitza)

Ura barra-barra erortzen da mendien gailurretatik. Elur eta izotza ez da faltako likidoa datorren lekuan. Udaberri edo udako beroa nabaritu eta saltoka eta zipriztinka hasten da. Jolasti hasten da aldapan behera jeisten.

Mendien oinetako belardiak (Fields below the mountains)

Müstair (Suitza)

Alfonbra berde leuna eta samurra dirudi zelai honek. Inguratzen duten mendien itxura basati eta indartsuaren aldean, belardiak bigun ematen dute, erraldoiez inguratutako ipotxak.

Zabaldu edo itxi (Open or close)

Müstair (Suitza)

Gurpil txikiak hodia zabaldu edo ixten du. Ura pasatzen uzten edo ura igarotzen eragoztea da bere egitekoa.

Ur hodirako itxigailua (Closing valve)

Müstair (Suitza)

Ureztatzeko sistema berezia darabilte bailara honetan. Ureztatze sistema auzolanean mantentzen da eta herritar guztiak baliatzen dute lurrak blaitzeko.

Uraren soinu eztia (Sweet sound of water)

Müstair (Suitza)

Ura azkar mugitzen da harrien artean. Uda erdiko argia eta landareen itzalen artean mugitzen da. Bere soinu eztiak belarriak goxatzen ditu.

Adarra ibaiertzean (Branch in the riverside)

Müstair (Suitza)

Adar erori batek bukatu du bere bidea ibaiertz honetan. Behintzat, momentuz hortxe geratu da. Hurrengo ur oldarraldi batek ubidean behera bidali dezake.

Xaflak bata bestearen aurrean (Wood pieces on a row)

Müstair (Suitza)

Xaflak bata bestearen ondoan jarrita egiten da bidea. Egurrezko zubi xumea nahikoa da errekastoa gurutzatzeko.

Itzalaren azpiko ubidea (Water course below the shadows)

Müstair (Suitza)

Zubiaren ilunpetik igarotzen da orain ura. Hemen ere lekuak iluntasunarekin laztantzen du.

Ilunetik datorren ura (Water coming from the darkness)

Müstair (Suitza)

Ilunetik heltzen da ura. Landareek ezkutatzen dute likidoa erreka ondoko tunela sortuz.

Ikusi ura eta harriak (Look at the stones and the water)

Müstair (Suitza)

Ikusi urazpian dauden harri txintxarrak. Ikusi urak inguratutako harriak. Ikusi nola urak bere bidea bilatzen duen beraien artean.