Pfänder (Austria)
Animali parkean ere jan behar dute. Etxola honetan aurkitu dute inguruko ahuntzek behar bezain beste jaki. Zeruak ekarritako txarretatik ere emango die babesa.
Eguneko argazki bat
Pfänder (Austria)
Animali parkean ere jan behar dute. Etxola honetan aurkitu dute inguruko ahuntzek behar bezain beste jaki. Zeruak ekarritako txarretatik ere emango die babesa.
Cardano al Campo (Italia)
Belarra eta ira lehorrek arratsalde eguzkitsuko argi epelaren pean daude. Garaiotan atseden momentua dute. Indarrak berriro hartzeko aukera dute. Hurrengo urtaro epela heltzen denerako prest egongo dira indarrez hazteko.
Oropa (Italia)
Hosto batzuk lurzoruan sakabanatuak gelditu dira. Inguruko arbola batetik erori dira, belarra eta elur arteraa erori ere. Neguak kolore alaiak eta argiak eraman ditu. Natura arre agertzen da garai honetan.
Bad Soden (Alemania)
Ur tantak gau hotzetan metatzen dira hosto honetan. Ihintza ederra eta magikoa da. Egun beroenetan ere freskura ekartzen du goiztirira.
Bad Soden (Alemania)
Zabal-zabal etzana gelditu da hosto marroiak. Zainak eta zurtoina agerian ditu. Gaueko euriak edo goizeko ihintzak ur tantaz margotu du bere gainazala. Bestela, barrutik lehor dago orria. Bere zainek ez dute ur eta jaki gehiagorik garraiatzen.
Bad Soden (Alemania)
Belarra oraindik berde eta mardul dirau. Neguko lehenengo hotzek berdinduko ditu lurreko hosto fin eta luzangak.
Bad Soden (Alemania)
Belarrak hazitzen ari dira. Hurrengo udaberriko uzta prestatzen. Hazien kolore arreak udazken erdiko koloreekin nahasten dira. Bat egiten dute.
St. Gallen (Suitza)
Argi eta ilun dago belarra. Kolore berdea sakona da tarteka. Eguzkipean dagoen lekuetan, berriz, zurituta agertzen da.
St. Gallen (Suitza)
Edozein etxeko lorategian aurkitu daiteke txoria eta aurkitu daiteke belarra. Oraingoan, baino museo batean ikusi dugu. Belarra benetazkoa dirudi. Txoria berriz egitazkoa dirudi arren, bizitasuna nabarmen falta du.
Ea (Euskal Herria)
Belar artean galtzeko zorian daude eskilara zaharrok. Bidea erabili gabe egongo da azkenengo garaian. Ondorioz belarrak eta sasiek bere aintzinako lekua berriro hartu nahi izan dute beraientzako. Pazientzia handia eta denbora soberan dauka ama lurrak.
St. Gallen (Suitza)
Haizeak orraztuak baleude bezala okertu dira ur belarra. Baso txikia osatzen dute uraren gainean eta azpian.
Gossau (Suitza)
Marra zuzenak eta ez hain zuzenak dira belar finen zurtoinak. Haziak dauden landare xumeok paisaia betetzen dute berde kolore alaiez.
Müstair (Suitza)
Erreka ondoko landareek eta belarrek ur ugaria baliatzen dute asko eta sendo hazteko. Zipriztinek ere ur tanta freskagarriak ekartzen dituzte uraren ingurura.
St. Gallen (Suitza)
Sustraiak eta enborra elkartzen diren puntua. Lur azpia ukitzen duen lekua. Belar eta sastrakak hazten diren txokoa. Zuhaitzaren bizitasuna konzentratzen den gunea hor dago.
St. Gallen (Suitza)
Izanak markak utzitakoa da perretxiko honen gainean. Dagoeneko denboraren zama nabari du. Esporak banatu eta atseden hartzeko beharra sentituko du. Lana ondo bukatzearen gogoa.
St. Gallen (Suitza)
Azala ximurtua dauka perretxikoak. Argiak kapelan itzalak sortzen ditu. Garrastasunetan itsatsia gelditzen da.
Neguan ezik, urte osoan zehar aurki daitezke basoaren fruitu hauek. Ez dira gozoak, baina jateko erabat gustagarriak bai. Arbolaren itzalean batzutan, sasi eta belar artean bestetan. Babesean sortzen dira, bere altxor preziatua, onddoaren haziak, babestera bidean.
St. Gallen (Suitza)
Euri jausi berriak emandako distira dauka perretxikoak. Belarra eta goroldioen artean hazi da fruitu hau. Ez arbolena bezain gozoa baina hura bezain gustagarria. Arraultz pare batekin errebueltoa edo tortila eginda jateko zoragarria.
Appenzell (Suitza)
Kortinek bere lekuan jarraitzen dute. Leihoaren atzean lanpetutako jende ugari ibiliko zen. Gaur egun, lasaitasuna da nagusi bere inguruan.
Appenzell (Suitza)
Zoruaren mailara egondako leiho txikiak zer gordeko du? Soto bat izango da? Gordeko al dira hor lanabesak? Beharbada sukaldea egongo da eta bere gainean etxeko egongela. Orain hura eraikuntzaren beste gelak bezain hutsak eta erabili gabe dago.