Zereal ale gizenak eta lore gorriak (Thick cereal grains and red flowers)

Mörschwil (Suitza)

Zereal aleak ari dira gizentzen eta hazten. Laster egongo dira prest uztarako. Bitartean, kolore berde freskoa galduko dute eta arrera joko dute. Momentuz, protagonista lore gorri distiratsuak dira. Kolore biziak atentzioa deitzen dute zeharo.

Lorratza (Track mark)

Mörschwil (Suitza)

Lorratzaren bidean landareak zanpaturik gelditu dira. Lore bat txiripaz geratu da salbu. Zerealak, baina, bere lekua errekuperatzera egiten dute. Beteko dute berriro gelditutako hutsunea.

Soro zabala (Large field)

Mörschwil (Suitza)

Zereal soro zabal honetatik ateratako uztarekin, ogi eta pastel andana prestatu ahal izango dira. Ondu bitartean, txori, intsektu eta karraskari askoren babesleku izango da ere.

Traktoreen markak (Marks of the tractor)

Mörschwil (Suitza)

Landare xumeen baturarekin hartzen du forma zelaiak. Gero, traktoreen gurpil marken lerro zuzenek ordena jartzen dute sailean. Lore bat han eta hemen kolore puntua ematen diote. Baserriko irudi ezaguna osatua dago.

Zereal saila (Cereal plot)

Mörschwil (Suitza)

Zereal sailak berde kolorea mantentzen du oraindik. Pixkanaka joango da horitzen uda arte. Orain baino, fresko dauzka zutoina, hostoak eta haziak.