Sugeak maitatuak eta gorrotatuak izan dira. Garai bakoitzak eta kultur bakoitzak modu batera ikusia du eta batzuen munstroa besteen zaindaria da. Animalia mota berezia da.
Arrain txiki bi, aintzinatik ura bizitoki duten animalia bi, mugimendu lasaiez igeri egiten dute. Janari bila egongo dira edo kideekin harremantzen besterik ez. Urazalaren bestaldetik zaila zaigu imaginatzea beraien bizimodua nolakoa den.
Etxerako bidean trena hartzean, eseri eta leihotik begira egotea da ohikoena. Paisaia nola abiada betean igarotzen den ikusiz betetzen da denbora. Beti leku eta gauza berriei so egon, etorri diren bezain azkar desagertzen diren arte.
Atseden pixkat bat hartzeko jarri gara itzalean. Gure txokotik jendea hara eta hona joaten ikusten jarri gara. Pertsona bakoitza bere arazoekin, bere gogoekin doa isilean.
Abesbatza bat ikusi berri dugu. Ahots zoragarriak entzun ditugu. Orain bueltako bidean goaz. Gaurkoz nahikoa ikusi eta egin dugu. Gizon eta emakumeok eroso egongo al dira bere soineko eta arropa marduletan? Galdegiten diot nere buruari.
Musika instrumentua eskuetan eta purua ahoan jotzen du soinua. Eguzkitarako txanoa eta betaurrekoak jantzi eta prest dago egun luze baterako. Musikaz blai egoteko eta egiteko.