Arrainak igerian (Swimming fishes)

Gossau (Suitza)

Arrain bat, arrain bi, pilaka arrain. Denak putzuan igerian patxadan. Bakoitzak bere bideari jarraitzen dio. Ez dirudite beldurra izateko arrazoirik izan behar dutenik.

Arrain txiki eta laranja (Small and orange fish)

Gossau (Suitza)

Arrain txiki eta laranja hau lasai dabil bere putzuan. Zoo batean bizi denez gero, lagun arrotzak izango ditu. Zihur bere jatorrizko bizitokian ez zituen horrenbeste animali mota desberdin ezagutuko.

Putzurainoko bidea (The way to the pool)

St. Gallen (Suitza)

Urak bizitza sortzen du baina bizia ere badago. Uneoro aldatzen du itxuraz. Uneoro mugitzen da. Harroka gogorra ferekatu eta goxatzen du. Freskotasuna ematen du ere. Datorren udan asko eskertuko da.

Kristalezko ur isuria (Glassy water flow)

Malesco (Italia)

Ur isuria kristalezkoa ematen du, forma biribilekin, gardena eta distiratsua.

Ur isuria (Water flow)

Malesco (Italia)

Ur gardena putzura sartu eta aparra sortu eta sortu egiten du. Putzuaren ur garden lasaiak astoratzen ditu eta uhinak han eta hemen apurtzen dira.

Harrokak ferekatuz (Caressing the rocks)

Malesco (Italia)

Erortzen da ura etenik gabe eta eroriko da. Harrokak ferekatu eta ferekatu egingo du eta ferekatuagatik higatu egiten ditu.

Ur zuri bitsaduna (Foamy water)

Malesco (Italia)

Ibaiak ura jauzten deneko lekuan putzua sortu du. Laster jeitsi eta lasai gelditzen da Bitsaz inguratua jeitsi eta ilun, ia beltz, bihurtuko da, bere bidean geldialdia egiteko.

Ur jauzi xumea (Small water fall)

St. Gallen (Suitza)

Ura maiz dagoen lekuan goroldioak aise hazten dira. Ur jauzi xumean bizitza oparoa gorde daiteke.

Hodeiak putzuan (Clouds in the pond)

Helsinki (Finlandia)

Eguzkia hodei zurien atzean eta zeru urdina. Putzu batek erakusten digu mundua buruz behera. Ederrak dira ilusioak. Ikusteko modu diferenteak begiak eta adimena zorrozten ditu.

Ur putzu baten islada (Reflection on a water pond)

Helsinki (Finlandia)

Neguko elurra ur putzu bihurtzen da udaberrian. Haize izpiek gainazala zimurtu eta putzuak irudi lausoa bueltatzen dute. Gure munduaren ikuspegi berria erakusten digu.

Ur putzua elur artean (Pond in the snow)

Helsinki (Finlandia)

Hodeiak eta zeru urdina ur putzuan ikusten dira eguzki izpiek isladaturik. Erdi urtutako putzuetan, elur artean, harrizko zoruko enparantzan neguaren azkena udaberriaren hasierarekin josten da.

Ur putzuak (Water ponds)

Helsinki (Finlandia)

Ur putzuak granitozko harri gainean. Garai batean glaziarrak ziren nagusi hemen. Beren itsasoranko bidea harria sakon higatzen zuten. Arrastoak ikusgai daude oraindik.

Usoen bainua (The bath of the pigeons)

Munich (Alemania)

Uso hauentzat ez dago momentu txarrik lumak pixkat atontzeko. Putzu bat bidegurutze baten espaloian ere ez da txarra. Inguruan dabilen jendeak kasu gutxi egiten die. Usoek ere apenas jartzen dute arreta. Momentuaz gozatzea hobe.

Moko gorridun txoria (Bird with read beak)

Antwerp4

Ozpin putzua (Vinegar puddle)

Modena9

Zuhaitz baten islada (Reflection of a tree) II

Delika4

Zuhaitz baten islada (Reflection of a tree)

Delika3

Putzua (Pond)

Nuuksio12

Garbilekua (Laundry)

Zestoa4

Arratsaldeko paseoa (Evening walk)

Zarautz26