Munich euripean (Rainy Munich)

Munich (Alemania)

Munich euritsu dago gaur. Alemania hegoaldeko hiri handiena da. Alde zaharrean eraikuntza monumentalak dira nagusi. Kale zabalak eta garbiak ere ditu.

Haizkolari zaharraren estatua (Statue of an old lumberjack)

Munich (Alemania)

Haizkolari zaharra. Aurpegi bizarduna eta keinu neketsua. Tentuz ari da enborrak mozten. Eskultura bat da, garai bateko munduaren sinboloa.

Erlojuak soberan dorrean (The tower with clocks)

Munich (Alemania)

Erlojuak soberan eliz dorrean. Altua, inguruko eraikuntzen gainetik ikusgai da. Hiria behatzeko ikuspuntu aparta.

Katedralaren dorreak (Towers of the cathedral)

Munich (Alemania)

Frauenkirchek, Andra Mari katedrala, urrunetik ikusten da kale arteetan zehar ibilitzean. Dorrebikiak, erloju bana eta kuprezko teilatudunak, adreiluz osatuak daude. Bonbardaketek kalte handiak eragin bazizkion ere, oraindik zoragarri dirudite hiri zaharretik 100 metro gainetik.

Dorre horia (Yellow tower)

Munich (Alemania)

Egun goibela, zeru hodeitsua gaur goizez. Bi etxe iladek kalea marrazten dute. Eliza baten dorre horiak ibilgunea domeinatzen du.

Kupula argiztatua (Lightened dome)

Munich (Alemania)

Ganga dotoreek kupularentzat uzten dute lekua beren erdian. Honek argia jaso eta eliza betetzen du. Argi urdinxka zoragarria udazken egun euritsu eta ilun honetan.

Kolore urdinxkaz betetako eliza (Church in blue light)

Munich (Alemania)

Gune lasaia tenpluan. Harria nonahi. Tamainaz erraldoi. Harkaitzean zulatutako eta aberats apaindutako koba sakratu baten tankeran. Goiz euritsu batean, udazken argiak kolore urdinxkarekin betetzen du aretoa.

Usoen bainua (The bath of the pigeons)

Munich (Alemania)

Uso hauentzat ez dago momentu txarrik lumak pixkat atontzeko. Putzu bat bidegurutze baten espaloian ere ez da txarra. Inguruan dabilen jendeak kasu gutxi egiten die. Usoek ere apenas jartzen dute arreta. Momentuaz gozatzea hobe.