Arropa tradizionalak umeentzat (Traditional clothes for kids)

Hundwil (Suitza)

Arropa tradizionalak jantzita atera dira plazara neska-mutilak. Tradizionalak izateagatik ez dira zaharrak. Kolore bizikoak dira oraindik.

Gaztea arropa zaharrekin (Youngster with old clothes)

Hundwil (Suitza)

Mutikoa pertxenta jantzita dago egunerako. Garai bateko arropak ohikoak dira usadio zaharreko azoketan. Aldatu dena berdin dirauela pentsaraztea gustatzen zaigu. Lekuan errotzen gaitu horrek, iragan bat ematen digu eta talde baten parte izateko sentsazioa ere.

Bikote xelebrea (Curious couple)

Hundwil (Suitza)

Elegante jantzi da bikote hau. Eguna ospatzeko izango da. Ingururatu zaizkio jendea zertan ari diren jakinminez. Distantzia batetik egoera behatzen dutenak ere badaude.

Zoruko mihixea (Floor canvas)

Degersheim (Suitza)

Oihala lurrean zabalik margotutako mihixe bat ematen du. Koadroek, marrek eta marrazkitxoek konposizio fina osatzen dute.

Gizon bat laukien artean (Man between squares)

Degersheim (Suitza)

Gizona ari da gertakizunean parte hartzen. Irribarrea aurpegian eta zapata eskuetan ditu. Horiek dira bete-beharrekoak.

Oihalez betetako kutxak (Boxes full of clothes)

Degersheim (Suitza)

Kutxak uzten joan dira, barruan zeuden oihal puxkak orain kaleetako zoruan daude zabal-zabal.

Oihalak lurrera (Clothes to the floor)

Degersheim (Suitza)

Oihalak lurrera. Herria apaindu behar dugu eta piknik erraldoia egin. Antolatzaileek herritarren eta bisitarien laguntza eskatu dute. Herriko kaleak apaindu nahi dituzte eta esperientzia kolektibo bat sortu.

Performance eguna (Performance day)

Degersheim (Suitza)

Gaur “performance” eguna da, hots, artista talde batek gidatuta herritarrek kaleak ohial koloretsuz estaldu eta apaintzen dituzte. Piknik erraldoia antolatzea du helburu. Auzolagunekin biltzeko tokia sortu nahi du ekimen honek. Irribarrea eragiten du bisitariak ikusteak hara eta honera joaten harridura aurpegiak dituztela.

Arropa eskegiak (Hanging clothes)

Ea (Euskal Herria)

Balkoian arropak eskegitzeko gailua beterik dauka etxeko jabeak. Plastikoa ere jarriko dio. Munduko bazter honetan euria arrunta da eta gaur zerua hodeitsu egonda espero daiteke tantaren bat erortzea suertatzea.

Jantzi koloredun emakumeak (Women with colourful clothes)

Verona11