Arropa tradizionalak umeentzat (Traditional clothes for kids)

Hundwil (Suitza)

Arropa tradizionalak jantzita atera dira plazara neska-mutilak. Tradizionalak izateagatik ez dira zaharrak. Kolore bizikoak dira oraindik.

Gaztea arropa zaharrekin (Youngster with old clothes)

Hundwil (Suitza)

Mutikoa pertxenta jantzita dago egunerako. Garai bateko arropak ohikoak dira usadio zaharreko azoketan. Aldatu dena berdin dirauela pentsaraztea gustatzen zaigu. Lekuan errotzen gaitu horrek, iragan bat ematen digu eta talde baten parte izateko sentsazioa ere.

Arropa eskegiak (Hanging clothes)

Ea (Euskal Herria)

Balkoian arropak eskegitzeko gailua beterik dauka etxeko jabeak. Plastikoa ere jarriko dio. Munduko bazter honetan euria arrunta da eta gaur zerua hodeitsu egonda espero daiteke tantaren bat erortzea suertatzea.