Kanpoan argi, barruan ilun (Outside light, inside dark)

Oro (Euskal Herria)

Kanpoan eguzkitsu dago, barruan ilun eta fresko.

Arbolarte iluna (Dark between the trees)

Cardano al Campo (Italia)

Arbolen artean ilun dago neguan hosto estaldurarik ez egon. Arratsaldeko azken eguki errainuak ez dira heltzen. Horren ordez, itzalak nagusitu dira. Lotarako garaia da.

Argia eta gaueko belztasuna (Light and the night blackness)

St. Gallen (Suitza)

Kaleko argiak gauaren iluntasuna apurtzen du. Eguzkiaren argia ezin du berdindu. Berehala diluitzen da bere indarra, inguruko belztasunarekin nahastuta.

Pasabide ilunaren argia (Light of a dark passage)

Freiburg (Alemania)

Leihoaren argiak laguntzen du pasabidea igarotzen. Bestela leku iluna itxia da.

Goiz hodeitsua (Cloudy morning)

Bad Soden (Alemania)

Udazken goiza argitzen doa gutxinaka. Nabari da hodeiek ez diotela utziko eguzkiari basoak eta zelaiak epeltzen eta argiztatzen. Aldiz, argitasun leuna edukiko dugu egun osoan zehar.

Liluran harrapatutak (Trapped by the fascination)

Bakio (Euskal Herria)

Arratsaldea da eta itsasoaren magiak harrapatuta gaude. Gure begirada, gure gogoa, itsasorantz daukagu. Bere indarra, bere lasaitasuna, bere edertasuna lilura sortzen du gugan. Ziur gaude orain, berriro itzuli nahi izateaz.

Basoaren argiluna (Light and shadows of the forest)

St. Gallen (Suitza)

Basoan barrena argia eta itzalak nahasten dira enbor eta hostoen artean. Horiek ez dira izango ezkutatzen diren bakarrak, zoru azpian eta txoko ilunetan animali, landare eta era guztietako izakiak aurki daitezke.

Zipriztin geruza fina (Thin layer of splashes)

Müstair (Suitza)

Zipriztin geruza fina jauzi egiten da pixkanaka malda bortitzan behera. Lurra gogor jotzen du bere txikitasun indartsuarekin. Harri sendoa gutxika higatzen du, likido itxura gabearen tankerako itxura hartu arte.

Zeruaren muga (Horizon)

Müstair (Suitza)

Ortzimugan lurra eta zerua elkartzen diren leku hipotetikoa da. Ortzimugan bukatzen da zerua edo bertan hasten da? Izan ere amaigabea dela ematen du.

Txoko iluna (Dark corner)

Müstair (Suitza)

Lekuko sukaldea leku izkutuan eta ilunean dago. Argia suak emango zuen garai batean eta izkina batean koka zitekeen kandela batek emango zuen arpi puskatxo bat geihago.

Tximino txiki polita (Small cute monkey)

Gossau (Suitza)

Tximino txiki polit hau haurrentzako filma fantastiko batetik aterata ematen du. Animali honek, ordez, zoo honetan biziko zen jaio zenetik. Zinemak ez dio batere axola. Harroka faltsu batean ematen du egun osoa eta benetako ohianik ez du ezagutzen.

Iguana zoru beltzean (Iguana on dark floor)

Gossa (Suitza)

Inguruko zoruaren iluntasunari esker argi ikusten da iguana honen begirada zorrotza, bizkar gandorra eta buztan sendoa. Aurpegikera ez da lagunkorra, baina narraztiak ez dute inoiz itxura adeikorra. Ez dute beraienganako hurbiltasunik sentiarazten.

Kale estu eta iluna (Narrow and dark street)

Chur (Suitza)

Kale estu eta ilunak negu giroan melankonia ekartzen du. Eleberri existentzial bateko edo zine beltzeko filma batean egotearen sentipena ekartzen du gogora.

Iluntzear dagoena (Getting dark)

Isla (Espainia)

Ilundu du dagoeneko. Paisaia itzalekin osatuta dago. Ur gainazalean soilik metatzen dira argi isladak. Ez da argi izpi nahikorik gelditzen objektuen formak betetzeko. Gabon esateko une egokia da.

Kale iluna (Dark street)

Lichtensteig (Suitza)

Etxeak bata besteari begira eta aldean daude. Kalea estutzen den puntuan, udako eguzkia ezin da barreneraino sartu. Fresko irauten laguntzen du, sasoiko egun beroenetan.

Aldarea elizkizunerako prest (Altar ready for service)

Cardano (Italia)

Elizako aldarea prest dago elizkizunerako jantziak soinean daramtzalarik. Harri mota nobleez egina dago eta irudi aberatsak zizelkatuak ditu. Tokiko fededunak zerbitzatzeko zain dago.

Lore zuri bakartia (Lonely white flower)

Cardano (Italia)

Lore zuria ederra da beti. Bere hiru petaloek harro eusten diote tente.Txikia eta bakartia, belar xumeez inguratua dagoela, ezin politago agertzen da.

Armiarma eta hostoa (Spider and leave)

Cardano (Italia)

Armiarmak hostoa aurkitu du atseden hartzeko puntu ezin hobea. Hosto eroriaren zain gogortuek eta azal idortuak ez dute dagoeneko bizitza propiorik, baina, eguzki argi xurgatzaile eroriak, beste bizidunekin batera, basoaren parte dira, oraindik.

Harrizko erraldoiari begira (Looking at the stone giant)

Craveggia (Italia)

Paisaia gogorra mendi bailara honetan. Harrizko erraldoiek inguratuta egoteak txiki sentiarazten du. Mendi gainari azken begiradatxoa botako diogu eta bihar arte agurtu.

Lotarako momentua (Time to sleep)

Craveggia (Italia)

Lotarako momentua da. Kaleak hustu dira. Argi batek kale bazterra argiztatzen du. Bidea, kotxe bat aparkatua, eta bizpahiru etxeetako sarrerak somatzen dira. Argilunean gelditzen da gainontzekoa.