Herrien kanpokaldean etxeek eta dendek lekua uzten diete zelai eta soroei. Kasu honetan, mahastia ageri da. Mendien magalean hazten den mahatsa berezia behar du izan. Ardoa ere bestelakoa eman beharko du.
Itzaletan nahasten hasia dira inguruko eraikuntzak eta kaleak. Gu, baina, gure bidea jarraitzen dugu urruneko mendi zoragarriari begira. Bere magalean arratsaldeko eguzkiak kolore bikainak margotu ditu. Neguko lanbroak inguratzen du, bere oinarria misterioan ezkutatuz.
Negu garaian tokatzen da elurra goi mendietan ikustea. Nere gogorako arrotza da mendi hauen erraldoitasun harritsu eta garratza ikustea. Haur garaiko gailur belartsu eta leunak etortzen zaizkit gogora. Hemengoek, berriz, edertasun exotikoak dute, eta lilura amaigabea sortzen didate.
Kale estu eta ilunak negu giroan melankonia ekartzen du. Eleberri existentzial bateko edo zine beltzeko filma batean egotearen sentipena ekartzen du gogora.
Hiri honetan lasaitasuna da nagusi festa egunetan. Galdetzea dago norbere buruari non ibiliko den jendea lanean ez dagoenean. Etxean ematen al du eguna? Baserrira edo mendira doa egunpasa? Edonola ere, hiriak hutsik daudela ematen dute.
Urte berria urte zaharra ere bada. Argazkia denbora luzea dago hartuta. Kameran egon da esperoan. Buruan izan dut bueltan bitartean. Pena merezi du hala ere erakustea, arrazoi estetikoengatik baino ez bada ere.
Jendea bildu da txabola edo borda honen inguruan. Eguneko epeltasunak baliatuta egin dute paseoa eta lekua baliatu dute eguzkiaren errainuak xukutzeko.
Beste txabola bat. Honek bisitariak ditu. Goizeko eguzkiaz goxatzeko leku aproposa dela irizten diote, nonbait. Egunerokoan bestelako erabilpena izango zuen. Baserriko lanak betetzen laguntzeko jarria izango zen.
Txabola honek urteen zama nabari du. Eusten dio hala ere. Zelai gainean lekutua, barnean abereak edo beraien jana gordeko zituen. Gaur egun, bere betiko funtzioa betez gain, paisaia edertzen jarraitzen du.
Mendi haran batean eraiki zen etxalde bat, zelai berdez inguratua, muino baten gainean eta basorako sarreraren aurrean. Eraikin apala zen baina lekuaren handitasunak jasoagoa egiten zuen. Hortxe bizi zen familia bat beraien animaliekin. Pozik bizi ziren, lekuaren edertasunaz gozatuz.
Jende taldeek haranean zehar doan bidea jarraitzen dute goizeko paseo lasaia emateko. Hotzak arropaz babestera behartzen ditu, baina eguzkiak beraien beldurrak pixka bat arintzen ditu. Horrez gain, haranan dagoen ikuspegi zoragarriak ere barrua epeltzen du.
Neguko ihintzak eguerdirarte luzatzen du bere bizitza, eguzkiaren moteltasunari esker. Zelaien gainean sortutako marka zuri horiek izoztuta eta logale mantentzen dute belarrak udaberria heldu bitartean.
Baserri eremua mendi aldean. Muinoaren magalean etxe multzoa ezarria dago, justu basoaren limitearen azpian. Beherago larreak, behiak elikatzeko, eta zelaiak, laboreak landatzeko, daude.
Lurrezko bidexka distiratsu ageri da eguzkipean. Izotz puxkek isladapean ageri dira distirak. Horrela ere, neguko arrats goiztiarra etorri baino lehenago paseo lasai bat hartzeko egun ezin hobea dago.
Hasi berria den neguak denbora luzean etxe barnean egoten behartuko gaitu. Inguruko jendeak aprobetxatu du egun eguzkitsu ederra natura berraurkitzeko.
Zerua oskarbi dago. Urrunean muinoak haranaren gainetik ageri dira. Oraindik urrunago, mendi gailur harrokatsu eta erraldoiak inguru guztia gainbegiratzen dute.
Eguzkiak gogoz jotzen du zeruan. Negua izanda, baina, ez du nahikoa indarrik giroa berotzeko. Hala ere, gogoa berotu eta arintzen du. Paseoa bat emateko grina pizten du ere.
Ur gainazaleko olatu txikiek, haizeak edo sortuak, argia modulatu eta argazkia sortzen dute. Makila irudiaren erdian jarrita dago, aldeetan dagoena ordenatuz, inguruko elementuei erreferentzia eta kokapena emanez.