Kopia igerilariak (Swimming copies)

St. Gallen (Suitza)

Arrain bakoitza aurrekoaren kopia koloregetua ematen du. Ezkatak distiratsuak, hegatsak gorri kolore bizikoak. Urazpiko animaliek badute berezko xarma, ur gainean ezagutzen ez dena.

Bide distiratsua (Shiny path)

Gais (Suitza)

Lurrezko bidexka distiratsu ageri da eguzkipean. Izotz puxkek isladapean ageri dira distirak. Horrela ere, neguko arrats goiztiarra etorri baino lehenago paseo lasai bat hartzeko egun ezin hobea dago.

Etxe baten nortasuna (Personality of a house)

Malesco (Italia)

Leiho eta ateak metalezko itxidurekin ezkutatuak, horma zahartua, zurezko ate ederra eta leihoxkak han eta hemen, kaleko horma zulatzen dutela. Hara etxe honen nortasuna.

Denboraren distira higatua (Time eroded shine)

Malesco (Italia)

Hara beste etxe ate interesgarri bat. Kolumna bi sarreran, zurezko bi zatidun atea eta leiho bik inguratua. Argi batek gauez seinalatzen du sarrerarako lekua. Hormek denboraren distira higatua agertzen dute.