Gossau (Suitza)
Arraintxoa koloretsua da. Lasai asko dabil uretan. Bere akuarioan kezka handirik edukitzerik ez du. Jan eta egotearekin nahikoa du.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Urazpiko izakien azalak beti misteriotsuak eta miragarriak dira lur gainekoontzat. Sarri kolore lauez apaindurik daudela ematen badu ere, argi egokia aukeratu eta erabateko transformazioa izaten dute. Orduan bai, beraien ezkata finek argia isladatzen dute, eta kolore biziak azaleratzen dira.
Appenzell (Suitza)
Aingira fina eta luzeak apenas ikusten da arrain puxkaren ondoan. Hala ere, arrainak ez dio begirik kenduko. Arrazoi onen bat izango du errespetua izateko. Bakoitza bere lekuan egoten da, akuarioaren estutasunaren barruan ongi eramateko. Aurkitu dute bere lekua. Guk ere aurkituko al dugu gure lekua? Ematen du beste bizilagun guztien lekua hartu arte ez garela pozik egongo.
St. Gallen (Suitza)
Koloretsu dira arrain mota hauek. Iturrietan eta akuarioetan ikusgai jartzeko aukeratutakoak. Horregatik edo, lotsagabe hurbiltzen dira inguruetan dabilen edonorren albora.