Joare erraldoi bat (A giant bell)

Hundwil (Suitza)

Ba al dago joare hau jantziko duen behirik. Gizajoak erruz nozituko du bere pisua. Ondoko ontzia, kaikuaren antzeko gailua, ederra da. Gazta goxoa sortuko da hortik.

Zaldi baten profila (Profile of a horse)

Gossau (Suitza)

Aurpegi tristea al dauka zaldi honek? Ez da izango itxura sendoa eta larruazal ederra ez duelako. Ez da izango handia eta indartsua ez delako. Izango al da hesiaren alde batean bizitzera behartuta dagoelako? Horri emango al dizkio buelta bat eta gehiago bere buru luze horretan?

Hori eta beltz (Yellow and black)

Appenzell (Suitza)

Ikusgarria arrain hau. Ezkaten gainean larruazala janztearen itxura dauka. Hegatz zabalekin eta isats sendoa darabiltza pauso lasaiean igeri egiteko.