St. Gallen (Suitza)
Gaueko atarian, kaleko argiak eta zeruko argia nahasten den garaian, arratseko koloreak nagusitzen direnean, xarma eta magiaz inguratuta egoten gara tarte baterako, lipar baterako.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Kandelak lauso, sua lauso, garra lauso.
St. Gallen (Suitza)
Kandela zapalak piztuak desirez eta erregu apalez, jainkoren batek entzun eta bete ditzan.
St. Gallen (Suitza)
Gauaren bakartasuna hobekien somatzen da kaleko argien ondoan. Ingurua isila eta geldirik agertzen da, lotan bezala edo eguzki argia noiz bueltatuko den zain.
St. Gallen (Suitza)
Argi iladak porlanezko eta zurezko garajeen sarrera argiztatzeko. Argi zurixkak harriaren gris argia eta landare-materialaren marroi iluna osatzen ditu.
Munich (Alemania)
Ganga dotoreek kupularentzat uzten dute lekua beren erdian. Honek argia jaso eta eliza betetzen du. Argi urdinxka zoragarria udazken egun euritsu eta ilun honetan.
Schaffhausen (Suitza)
Eliza erdi ilunpetan dago. Argia goialdeko beirateetatik sartzen da. Leiho biluzi batetatik igarotako argi samaldak aldarea argiztatzen du.
Pfäfers (Suitza)
Udazken eguzkiaren argia sabaieko zirrikituen artean pasatuta heltzen da. Ez da nahikoa haitzuloaren iluntasuna menderatzeko.