Kale hutsa (Empty street)

Muggia (Italia)

Kaleak hutsik ageri dira. Kaleko argiak kantoiak betetzen ditu. Herritarrak etxean daude goxo. Dagoeneko hurrengo egunean egin beharrekotan.

Bale irribarretsua (Smiling whale)

Muggia (Italia)

Bale honek irribarre batekin begiratzen zaitu, gau edo egun, Muggiako kaleetan zehar paseatzean.

Triesteko gau argiak (Trieste night lights)

Trieste (Italia)

Gau-argiek hiriaren topografia margotzen dute. Hurbileko argiek portua, itsasoaren limitea, markatzen dute. Laua eta gertukoak. Urruneko argi puntuek, berriz, hiriaren goikaldea irudikatu.

Trieste itsasotik gauez (Trieste seen from the sea at night)

Trieste (Italia)

Trieste da itsasoa eta zerua artean dagoen argi ilada.

Sabaiko argia (The lamp in the ceiling)

Trieste (Italia)

Sabaietan argiek oraindik bere lekuan diraute, baina denbora luzean ez dute argirik igorri.

Aulki jokoa (Chair game)

Nancy (Frantzia)

Terraza hau gauez ez du inork erabiliko. Udaberri hasiera ere ez da plaza honetan esertzeko garai hoberena. Lorrenan ez bait da bero eta euria dexente ari du.

Gaueko paseoa (Night stroll)

Nancy (France)

Gaueko lasaitasunean itzuli lasai bat egiten ariko al da bikote hau? Edo afari batetik bueltan eta etxera bidean?

Farolaren argipea (Under the streetlight)

Nancy (Frantzia)

Jende talde bat etxera bidean plaza zeharkatzen du. Kale argi dotoreek beraien bidea argitzen dute, gaueko zaindariak bailiran. 

Argi horia, argi urdina (Yellow lights, blue lights)

Nancy (Frantzia)

Nancyko alde zaharra UNESCOk babestua dago hemengo plaza honengatik. Estanislao Leszczynski errege poloniarrak eraikitzea agindu zuen Lorrenako dukea bihurtu zenean.

Baserri bat lanbro artean galdua (Country house lost in the fog)

Baserri bat lanbro artean galdua (Country house lost in the fog)

St. Gallen (Suitza)

Egun honetan ere behelainoa ez zen egun osoan kendu. Mendi buelta egiten baserri honen ondotik pasatu nintzen. Tximiniako kea lanbroarekin nahasten zen eta etxaldea jan behar zutela ematen zuen.

Bilbo negu arratsaldez (Bilbao in a winter evening)

Bilbo negu arratsaldez (Bilbao in a winter evening)

Bilbo (Euskal Herria)

Bilboko lanbro artean ikusten zen Artxanda menditik neguko egun eguzkitsu honetan. Lanbro artean eta arratsaldeko itzalek erdi ezkutatuta, itxura misteriotsua zuen hiriak.

Mendi bueltan (Walking in the mountains)

Laudio (Euskal Herria)

Egun zoragarria suertatu zen lagunekin mendi buelta egiteko. Argazkiak egiten gelditu ginen haiek eta ni. Bakoitzak bere bidetik jarraitu genuen gero. 

Zuhaitzek iragazitako eguzki errainuak (Sun light filtered by the trees)

Zuhaitzek iragazitako eguzki errainuak (Sun light filtered by the trees)

Laudio (Euskal Herria)

Mendian behera, baso batean argia zuhaitz adar artean fin-fin iragazten da. Neguan egun zoragarri hau aurkitzean, barnea ere epel gozatzen da.

Ongi etorri Colmarrera (Welcome to Colmar)

Colmar (Frantzia, France)

Gabonetan Colmarrek beste bizi bata dauka. Gabonetako azoka, bere iragan Alemaniarretik ekarritako ondarea, jende andana erakartzen du. Gu ere egon ginen.

Gabonetako argiak garaitik kanpo (Christmas lights out of season)

Tirano (Italia)

Azaroko egun euritsua bageneukan ere, gabonetako girorik ez zegoen. Hala ere, etxe honetan gabonetako argiak prest zeuden.

Although the day was rainy in November, there was not Christmas feeling yet. However, in this house the lights are ready to be lit.

Gallipoli gauez (Gallipoli at night)

Areto nagusi argiztatua (Illuminated main hall)

Etxera bueltan (Back home)

Argi tunela (Light tunnel)

Eliza argitsu baten barnealdea (Bright inside of a church)