Leihoa itsasorantz begira (Window heading the sea)

Trieste (Italia)

Itsasoari begira dago hemeretzigarren mendean eraikitako Miramare gaztelua. Lorategiak, paseatzeko bidexkak, aintzirak, eta portua dauzka. Garaiko modura egokituak oraindik. Ferdinand Maximilian Austriako Kaiserraren anaiaren etxebizitza izateko sortu zen. Hemen zoriontsu biziko zen, bere azken bidaian Mexikora, enperadore kargu hartzera, joan zen arte.

Argi mutila (Candlestick with boy)

Trieste (Italia)

Kandela eusten ari den haurrak argimutila osatzen du. Inoiz baino egokiagoa da izena.

Triesteko gau argiak (Trieste night lights)

Trieste (Italia)

Gau-argiek hiriaren topografia margotzen dute. Hurbileko argiek portua, itsasoaren limitea, markatzen dute. Laua eta gertukoak. Urruneko argi puntuek, berriz, hiriaren goikaldea irudikatu.

Trieste itsasotik gauez (Trieste seen from the sea at night)

Trieste (Italia)

Trieste da itsasoa eta zerua artean dagoen argi ilada.

Estatua argiztatua (Lightened statue)

Trieste (Italia)

Farolek argiztatua dagoen estatua. Hiriko historia aberatsaren erakusle. Armagizona, politikaria edo besterik gabe diruduna izango zen. 

Moila eta itsasoa aurrez-aurre (Dock and sea)

Trieste (Italia)

Farolak ikutu elegantea ematen diote moilari. Paseoa ematera ere gonbidatzen du. 

Mola Audace itsasoari begira (Mola Audace facing the sea)

Trieste (Italia)

Mola Audacek ausart egiten dio aurre Mediterraniar itsasoari. Zabala eta luzea. Portu bezala ez da erabiltzen gaur egun. Paseo baterako edo itsasoari begira arratsalde lasai bat pasatzeko leku ezin hobea da, baina.

Harri bustien islada (Reflections in the wet floor)

Trieste (Italia)

Zoruko harri bustiek etxeen zuria eta zeruko urdin zoragarria isladatzen ditu. Eraikuntza zuriekin, erraldoia eta harrizko zoru zoragarriduna. Honelakoa da Triesteko erdigunean dagoen plaza nagusia. Rock kontzertuak ere gertatu dira hemen.

Garabi erraldoiak (Giant cranes)

Trieste (Italia)

Portuko irudia (View of the harbour)

Trieste (Italia)

Hona hemen Triesteko portu zaharra, Mediterranear itsasoan inportanteenetariko bat. Austro-Hungariar inperioaren menpe egondako leku honetan latinoek, italiarrek, germaniarrek eta eslobeniarrek elkarbizi zuten eta elkarbizitzen dute. Portu hiri bat da leku logikoa kultur nahasketa izateko.

Industri eraikina (Industrial building)

Trieste (Italia)

Haatik guztia ez dago zahartua eta akitua. Garai bateko tankera asma daiteke eraikuntza galai honetan.

Kanpoan portua, barnean soiltasuna (Outside the harbour, inside emptiness)

Trieste (Italia)

Kanpoan portua, barnean soiltasuna. Hautsa eta pareta zuriak gela zahar honetan. Landareek gela arakatu dute baina ilunegi aurkituko zuen, asko ez bait da sartzera heldu.

Berdearen artean herdoila (Rust among the plants)

Trieste (Italia)

Landareen artean herdoila. Iskinetan nabari da gehien utzikeria.

Sabaiko argia (The lamp in the ceiling)

Trieste (Italia)

Sabaietan argiek oraindik bere lekuan diraute, baina denbora luzean ez dute argirik igorri.

Portuko lantegi hutsa (Empty harbour workshop)

Trieste (Italia)

Gela hutsak eta handiak, horma zuriekin orain. Erraz imagina daiteke, leku hau jende andana parez-pare lanean. Zama jaso, zama bidali. Honelako litzateke bere lana.

Gogorapenez betea (Full of memories)

Trieste (Italia)

Bor-bor egongo zen leku hau. Karga sartu eta atera. Jendea sartu eta irten. Orain guzti hori imaginatu besterik ezin dugu egin. Gogorapenenz beterik dirau.

Portu zahartua (Old harbour)

Trieste (Italia)

Areto handiak, leiho zabalekin, itsasora begira, bakartiak eta belarrez beteak nonnahi. Kamioiak, garraio trena, marinelak eta zamariak falta dira. Portuko eraikuntza zaharrak hein handi batean erdoilak eta utzikeriak hartuta daude, baina gune magiko bat eratzen dute.