Udaberriko ernamuin freskoak (Spring fresh shoots)

Gais (Suitza)

Ernamuin fresko sortu berriak udaberri gazteak franko ekartzen ditu. Nonahi ageri dira. Txikiak oraindik baina franko haziko dira hurrengo asteetan eta hilabeteetan.

Ernamuin gorrixkak (Reddish shoots)

Cardano (Italia)

Ernamuinen kolore gorrixka neguaren hoztasuna apurtzen dute pixkat. Pena da hurrengo egunetan izozte batek akaba ditzakeela. Izan ere urteko aro hotzena hasi baino ez da egin.

Zeru goi urdinak (Blue sky)

Cardano (Italia)

Gaueko atarian argi eta itzalak nahasten dira lur gainean. Zeru goiak, baina, urdin kolore argitsuzkoak dira, apaltzen doana gutxinaka-gutxinaka.

Ernamuin freskoak (Fresh shoots)

Cardano (Italia)

Zuhaitz honek dagoeneko ernamuina freskoak dauzka. Nolabait ez du erabat galdu hazteko indarra, neguan egon bagaude ere. Azken urteotako negu epelek ere lagunduko zuten honetan.