Erdiguneko kalea (Central street)

Cardano (Italia)

Negozioa lehen planoan eta eliz-dorrea atzean, zeruaren kontra, ikusten dira. Gabon apaindurak ere nabari daitezke, kaleko urruneko partean.

Kale estua (Narrow street)

Flims (Suitza)

Kale estuak eta itzal luzeak udazkeneko egun eguzkitsu batean Alpeetako herrixka honetan. Auto bi txarto ibiliko dira hemen gurutzatzen badira. Horri esker, beharbada, zainduko da lekuko lasaitasuna hobe.

Udaberri egun eguzkitsua Helsinkin (Sunny Spring day in Helsinki)

Helsinki (Finlandia)

Helsinkiko erdigunea udaberri hasierako egun eguzkitsu batean. Zinemak, jatetxeak, autobusak, kale zabalak, eraikuntza ez hain politak. Denek dute lekutxo bihotzean.

Kale argiztatua (Street with lights)

Muggia (Italia)

Eguzkiarena baino hotzagoa da kale argia, ilargiarenaren antzekoa. Gauari berea duen malenkonia, sentiberatasuna eta geldotasuna emateko bezala. Goizerako gordeko ditugu indarrak.

Kale hutsa (Empty street)

Muggia (Italia)

Kaleak hutsik ageri dira. Kaleko argiak kantoiak betetzen ditu. Herritarrak etxean daude goxo. Dagoeneko hurrengo egunean egin beharrekotan.

Karrika estu eta iluna (Narrow and dark street)

Trento (Italia)

Kalexka estu eta iluna Trentoko alde zaharrean. Uztaila erdiko berotik ihes egiteko txoko egokia.

Estolda harrizko kale batean (Sewer in stone street)

Santillana del Mar (Espainia)

Herriak itxura erabat zaindua dauka. Harria edono ageri da, kaleetako zoruan ere. Irudi abstraktua osatzen dute harri puxkek, estoldak eta urak bustitako harri tarteek. 

Gaueko paseoa (Night stroll)

Nancy (France)

Gaueko lasaitasunean itzuli lasai bat egiten ariko al da bikote hau? Edo afari batetik bueltan eta etxera bidean?

Farolaren argipea (Under the streetlight)

Nancy (Frantzia)

Jende talde bat etxera bidean plaza zeharkatzen du. Kale argi dotoreek beraien bidea argitzen dute, gaueko zaindariak bailiran. 

Txirrindulak Nancyko kale batean (Bicycles in a street in Nancy)

Nancy (Frantzia)

Xarma dauka hiriko alde zaharrak. Harrizko kaleak, kale estuak eta historiaz beteriko eraikuntzak eta txokoak.

Kale margotua (Painted street)

Kale margotua (Painted street)

Neuchatel (Suitza)

Oraingoan kalea bera margotua dago. Koloretsu margotu ere.

Trafikoa Brindisiko alde zaharrean (Traffic in the old city of Brindisi)

Kale hutsa eta emakume bakartia (Empty street and lonely woman)

Kale estua Brindisin (Narrow street in Brindisi)

Hiru etxe sarrera (Three entrance doors)

Kale bakartia udazken arratsaldean (Lonely street at afternoon)

Kaleko giroa (Street mood)

Kale jendetsua (Busy street)

Bidegurutzea gauez (Crossroad at night)

StGallenUrteBerria2016_14

Kale hutsa (Empty street)

StGallenUrteBerria2016_12