Kale margoa (Street paint)

Freiburg (Alemania)

Arte lana al da edo beste garai bateko publizitatea? Lanbide bat erakusten duela eman lezake, baina lehen planoko pertsonaia harroxko agertzen da. Bere burua goratzeko hiriko merkatari batek aginduko al zuen?

Margotutako ur-jauzia (Painted waterfall)

St. Gallen (Suitza)

Urak margo bihurtu da jauzten den bitartean. Bere aparrak betetzen du harroka eta pixkanaka erortzen da putzura arte.

Denda itxia (Closed shop)

Somma Lombardo (Italia)

Atearen margo urratua utzikeriaren edo erabilpen ezaren ondorioa dela ematen du. Aspaldi itxitako denda izango al da? Zer ezkutatuko da metalezko atearen atzean. Zenbat jende etorriko zen hona egunero erosketetan? Zenbat istorio gertatuko ziren? Orain imaginatu besterik ezin dugu egin.

Kale margotua (Painted street)

Kale margotua (Painted street)

Neuchatel (Suitza)

Oraingoan kalea bera margotua dago. Koloretsu margotu ere.

Kale artea Neuchatelen (Street Art in Neuchatel)

Kale artea Neuchatelen (Street Art in Neuchatel)

Neuchatel (Suitza)

Bi ume jolasean margotu zituzten horma honetan. Bereziki eman zidan atentzioa, pasa den mende hasierako margo bat aukeratzeak hiria apaintzeko.

Oinezkoentzako kalea (Pedestrian street)

Horma-irudiak (Painted walls)