Etxe baterako sarrera atea (Entrance door to a house)

Liérganes (Espainia)

Etxerako sarrera ateak denbora luzez eman du sartu-irtenak zaintzen. Dotoretasuna soberan daukan. Zurezko ate sendoak eta metalezko hesi nobleak lekua babestu dute denbora luzez.

Pausoak arretaz eman (Mind your step)

Grub (Udaberria)

Metalezko egitura estu eta luze honek errespetua eragiten du. Kontu handiz abiatzen dira paseatzaileak. Pausoz pauso, baina, beldurra kamustu eta plazerrak hartzen du bere lekua.

Bertigoa ematen duen zubia (Bridge for vertigo)

Grub (Suitza)

Metalezko zubia eskegiak beldurra ematen du. Balantzaka ez da hasiko? Eta ez du pisuaren eraginez alde batera egingo? Segurua da baina. Soilik bertigoari eragiten dio gogor.

Zubi esekia (Hanging bridge)

Grub (Suitza)

Mendialde honetan leku hainbatetan aurki daitezke zubi eskegiak arroila gainetan. Metalezko hau estua da eta balantza egiten du pausoak aurrera ematen dituzun bitartean. Zubiaren erabilgarritasunaz harago, begiratoki ederra bihurtua da ingurua ezin hobeto behatzeko.

Denda itxia (Closed shop)

Somma Lombardo (Italia)

Atearen margo urratua utzikeriaren edo erabilpen ezaren ondorioa dela ematen du. Aspaldi itxitako denda izango al da? Zer ezkutatuko da metalezko atearen atzean. Zenbat jende etorriko zen hona egunero erosketetan? Zenbat istorio gertatuko ziren? Orain imaginatu besterik ezin dugu egin.

Metalezko estruktura (Metal structure)

St. Gallen (Suitza)

Metalezko estruktura fina, bikaina. Forma luzeak eta estilizatuak. Inguruko harrizko etxeen ondoan egonda, modernitatea ekartzen du lekura.

Isladak (Metallic reflections)

GuggenheimGaina