
Zurich (Suitza)
Arratsaren kolore bizi eta gorriztatua gailenduz joan da zeru osoa hartzera heldu arte. Lurretako detaileak galtzen doazen einean, zeruetako koloreak eta argi jokoak baino ez dira gelditzen gaua heldu bitartean.
Eguneko argazki bat
Zurich (Suitza)
Arratsaren kolore bizi eta gorriztatua gailenduz joan da zeru osoa hartzera heldu arte. Lurretako detaileak galtzen doazen einean, zeruetako koloreak eta argi jokoak baino ez dira gelditzen gaua heldu bitartean.
St. Gallen (Suitza)
Marroitik horira gorritik pasatuz dute kolorea erori berritako hostoak. Bere urteroko lana betetakoan ahitutak gelditzen dira eta pixkanaka galtzen dute berde kolorea. Beharrezkoak ez direla eta lurrean biltzen dira. Alfonbra leunarekin apaintzen dituzte gure inguruko basoak eta herriak.
Flims (Suitza)
Adarrak tente edo adar okertuekin, bi modutan hazten dira eder landareok. Hosto txikiak, adar luzeak eta lurrari itsatsiak. Eguzkia jaso eta elurretatik erraz babesteko akaso.
Flims (Suitza)
Landare koloredunak, usaidunak. Bista eta usaimena goxatzeko.
St. Gallen (Suitza)
Perretxiko gorria puntu zuriekin. Ederra baina arriskutsua. Jan ez behar dena. Basoa bere horretan utzi eta mantendu behar dela gogorarazten edo?
St. Gallen (Suitza)
Onddo gorri eta handia. Izena esaten ez dut jakingo, baina itxura ederra duela badakit. Basoko ezkutuko fruitu oparo hauek, udaberritik udazkenera aurki daitezke, kolore eta forma ugaritan.
Biel (Suitza)
Eskusoinu gorri eder bat plazan ahaztuta. Edo hurrengo musika saiora arte atseden hartzen utziko zuen jabeak. Bitartean, berak taberna zulo batean berotuko ditu eskuak eta eztarria.
Munich (Alemania)
Frauenkirchek, Andra Mari katedrala, urrunetik ikusten da kale arteetan zehar ibilitzean. Dorrebikiak, erloju bana eta kuprezko teilatudunak, adreiluz osatuak daude. Bonbardaketek kalte handiak eragin bazizkion ere, oraindik zoragarri dirudite hiri zaharretik 100 metro gainetik.
Vicenza (Italia)
Kalean irudi bat Jesus umearekin. Erlijioak garai batean zeukan zentraltasunaren hondarra. Garai bateko biztanleak egunero ziren gogoraraziak jainkoaren bidea segitu behar zutela. Beren onerako, geroko bizitza batean buruhausteak izan ez zitzaten. Hemengo bizitzan ere izan ei zituzten.
Vicenza (Italia)
Tximiniek etxea berotzen edo janaria sukaldatzen dute. Neguko egun hotzetan ke iluna leun-leun ateratzen da irteerako zirrikituetatik eta pixkanak egiten du gorantz, haizearen kulunkan hodeiekin nahasten den arte.