Hosto baten topografia (Topography of a leave)

St. Gallen (Suitza)

Gorabeherak eta arantzak osatzen dute hosto erraldoi baten profila. Ez da erabat leuna, ez da erabat zaurgarria. Ez du utziko animaliarik gainean eseriko denik. Hain beharrezkoa duen eguzki argirako goseak eraman du horretara.

Arantzadun hostoa (Thorny leave)

St. Gallen (Suitza)

Hurbiletik hostoaren gainazalak bere detaile sekretuenak erakusten ditu. Arantzez betetako marra okertuek lauki txikietan banatzen du. Ertzetan ura itsasten da, hostoa ur gainean lotuz.

Kaktus etzana (Lying cactus)

St. Gallen (Suitza)

Atseden hartzen ari dela ematen du, eguzki epelaren pean etzana.

Kaktus koloretsua (Colourful cactus)

St. Gallen (Suitza)

Kaktusek itxura panpoxa dute, mamia puztuta edukitzearen itxuraz, urez bete-betea. Forma fintzeko kanpoa arantza koloredunekin apaindua dago. Gehiegi ez dute behar aurrera ateratzeko, eguzki argi nahikoa eta ur pixka bat.