Hiriko kanpaindorreak (The bell towers of the city)

Ivrea (Italia)

Dorreak hiriaren gainean nagusi dira. Teila gorrizko teilatuen gainetik nabarmentzen dira. Elizen kanpaindorreek hiriaren mugarriak markatzen dituzte.

Arbelaren koloreak (Colours of the slate)

Oropa (Italia)

Puska geometrikoetan ebaki dute arbelarria teilatu bat estaltzeko. Atal bakoitzak zuri-beltzaren tonu desberdin bat hartu du. Pieza bakoitza lekuan eusteko erabiltzen diren metalezko pieza urdinak ere ikusgai daude. Nork esan behar zuen hain kolore gutxiekin horren nahasketa aberatsa egin zitekeela.

Arbelazko teilatua (Slate roof)

Oropa (Italia)

Arbelezko teilatuak mendialdean bereziki maitatuak dira. Neguko hotzetik eta elur ekaitzetatik babestuko du, beharbada. Edonola ere, itxuraz galanta da. Kolore beltza da bere nortasunaren iturburua, sendotasunarekin batera.

Kalearen goiko partea (Upper part of a street)

Logroño (Espainia)

Kalearen goiko parteak bere bizi propioa dauka. Pribatutagoa da. Etxebizitza bakoitzak bere nortasuna erakusten du. Beharren arabera osatzen da. Loredun balkoiak edo burdinezko barandaz mugatutako eremu hutsa izan daiteke. Berdin leihoak. Eta eraikuntz denak teilatu batekin bukatutak daude, euriarengandik eta eguzkiaren garraztasunetik babesteko.

Leihate handiak eraikuntza erraldoian (Big windows in a huge building)

St. Gallen (Suitza)

Leiho erraldoiak, beirate luzeak. Katedralak argia behar du barrua esnarazteko. Aldareak baino gehiago bizitzen du barnekalde zabala eta bertokoen aldartea. Eguzkia errainu epelak bidaiatzen dira itzalen artean galtzen diren arte.

Dorre lirain zaharra (Old elegant tower)

Somma Lombardo (Italia)

Dorre lirainak inguruko etxeak eta kaleak goitik ikuskatzen ditu. Biztanleen joan-etorriak zaintzen ditu. Ordua eskaintzen dio behar duenari eta kanpai kontzertuak noizean behin ere. Auzoko ona da.

Sabaiko leihoa (The window of the roof)

St. Gallen (Suitza)

Sabaiko leihoa ametsak sortzen diren lekua da. Hemendik irtetzen dira umeak hegaz ametsetan, Peter Pan moduan, Sekula Betiko lurraldera pozik izatera.

Teilatuak eta eliz dorrea (Roofs and church tower)

Appenzell (Suitza)

Bidean goazela alde batera begiratu eta horra hor Appenzellen teilatuak eta eliz dorrea.

Katedralaren dorreak (Towers of the cathedral)

Munich (Alemania)

Frauenkirchek, Andra Mari katedrala, urrunetik ikusten da kale arteetan zehar ibilitzean. Dorrebikiak, erloju bana eta kuprezko teilatudunak, adreiluz osatuak daude. Bonbardaketek kalte handiak eragin bazizkion ere, oraindik zoragarri dirudite hiri zaharretik 100 metro gainetik.

Basilika Paladiarra (Paladian Basilica)

Vicenza (Italia)

Pasealeku hau merkatarientzako foroa izateko eraiki zen. Balkoitik behera begiratu baino ez zuten egin behar, hiriaren mugimenduak ikusteko, arnasa nondik hartzen zuen ikusteko. Behekoek, baina, inbiria puntu batekin, goian egotea nahiago.

Tximiniak eta teilatuak (Roofs and chimneys)

Vicenza (Italia)

Tximiniek etxea berotzen edo janaria sukaldatzen dute. Neguko egun hotzetan ke iluna leun-leun ateratzen da irteerako zirrikituetatik eta pixkanak egiten du gorantz, haizearen kulunkan hodeiekin nahasten den arte.

Tximiniak eta dorreak (Chimneys and towers)

Neuchatel (Suitza)

Teila gorriak, tximiniak, dorreak eta harrizko hornidurak Neuchateleko teilatu aldapatsu honetan.

Ondo ibili! (Enjoy!)

Eliza barneko belauntzi maketa (Model of a boat inside a church)

Ziburu

Txoriak teilatuan (Birds on the roof)

Engandine26

Tximiniak (Chimneys)

Engandine22

Tximinia (Chimney)

StGallen_2014_udaberria6

Hiri zaharreko teilatuak (Roofs of the old city)

TallinZaharra7

Bilboko alde zaharra (Old part of Bilbao)

Bilbo2013_2

Teilatu gaina (Roof top)

Orio