Konstanz (Alemania)
Kolore biziak eta fantasia handiko formak ugari daude itsas azpian. Bizitzaren jatorria bertan dago eta aniztasuna handiagoa izango da. Ura eta bizitza, bizitza eta ura. Biak elkarrekin doaz eskutik.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Hara! Ze fruitu gorri ederrak. Hau bezalako egun hotzetan eta elurtuetan emango die zenbait animaliri zer jan. Neguko gosea arintzeko bide bat izango da. Baina, hain kolore biziak eta multzo handitan dauden basa fruituak nola iraun dute negu hasiera arte? Garratzegiak izango dira? Pozointsuak ere? Beharbada, behar handiagoetako garaietarako gordeko dituzte txorinoek eta beste piztiek?