Oiloak lanpeturik (Busy hens)

Gais (Suitza)

Lanpetutak daude oilook. Jatekoa bilatzen ematen dute denbora luzea. Urdaila betetzea lan eskerga bait da. Harrapaketan ibiltzeak hori dauka. Ez da jakiten zer eta non aurkituko den.

Oilar maiestatikoa eta oilo bufoiak (Kingly cock and jester hens)

Gais (Suitza)

Irribarrea eragiten du irudia. Oilar eder bat ipurdia baino ez erakusten duten bi oiloz inguratuta. Pertsonai maiestatikoa bi bufoiek lagunduta.

Oilar fotogenikoa (Photogenic cock)

St. Gallen (Suitza)

Oilar beltzak begira daukagu. Argazkian ateratzeko prest egongo da. Ohitura hartuko al zuen hainbeste bisitari izanda gero?

Oilar serioa (Serious cock)

St. Gallen (Suitza)

Oilar eder hau serio dagoela ematen du. Biok hesiak banatzen gaitu. Ziurrenik ez diogu elkarri kasu handirik egingo. Hala ere, momentu batez begira gelditu gara. Gure kolkoan emango dugu asti labur bat besteak zer egin edo zer pentsatuko duen irudikatzen.

Oilar lausoa (Blurry cock)

St. Gallen (Suitza)

Lauso dago oilar ikusgarria. Ez du interes handirik erakusten hesiaren bestaldean gertatzen denarekiko. Bere gauzetaz arduratzen utziko dugu. Bazkaria bilatu beharko du edo oiloei kasu egiteko gogo gehiago izango du guri arreta jartzeko baino.

Begietara begira (Looking to the eyes)

Gais (Suitza)

Oilar baten erretratu on bat ikusgai. Itxura zoragarria erakusten du animalia honek. Luma leunak, kolore distiratsudunak, moko luze puntaduna eta aurpegi ongi osatua. Gainera, jarrera erakusten du hegaztiak, begietara begira dagoela ematen bait du. Pena da kaiola batean aterata izatea, animali askok jasan behar duten beraien borondatearen aurkako kartzela. Akaso, ateratzeko gogoz begietara begira egongo ote da.

Oilar bat profilez (Profile of a cock)

Gais (Suitza)

Profilezko irudian oilarra pentsakor dagoela ematen du. Garuna txikia omen dauka, baina horren barrunbeetan gogoetek eta oroimenek bere lekua izan beharko dute.

Oilar baten detailea (Detail of a cock)

Gais (Suitza)

Oilar bat hurbiletik ikusteak merezi du. Gandorra, kokotsa eta belarritxoak buruari eite berezia ematen dio, berebiziko dotorezia.

Oilar ederra (Magnificent cock)

Gais (Suitza)

Itxura zoragarria du oilarrak. Gandor eta kokotsa handi eta gorriak ditu, belarritxoak ere, eta lumak marroi-gorrixka distiratsuak. Pena da kaiolan sartuta ikusi beharra. Animali honek behar du hankak luzatzea, mugitzea.

Zeramikazko oilarra (Ceramics cock)

Grub (Suitza)

Oilar hau ez du ematen oso aktiboa denik. Lorategia zaintzearen lana eman al diote? Gogoa ematen du lorategian zehar bere luma koloretsuak eta gandor ederra mugitzen ikusteko.

Oilar gorria (Red cock)

Teufen5

Oilarra (Cock)

Teufen