Ostrukaren profila (Profile of an ostrich)

Mörschwil (Suitza)

Profila ederreko hegaztia da ostruka. Moko luzearen beheranzko kurbadura begi azpiraino luzatzen da. Burua, berriz, mokoa inguratu eta graziaz zabaltzen da lepo luzea eta mehea aurkitu arte.

Zikoina profilez (Stork profile)

St. Gallen (Suitza)

Zikoina bat profilez egon ezkero, bere moko handia nabarmentzen da bereziki. Luzea, zabala eta gorri-gorria da. Bere luma zuriekin kontraste ederra egiten du. Txoriaren dotoretasunean berau nabarmentzen da.

Begietara begira (Looking to the eyes)

Gais (Suitza)

Oilar baten erretratu on bat ikusgai. Itxura zoragarria erakusten du animalia honek. Luma leunak, kolore distiratsudunak, moko luze puntaduna eta aurpegi ongi osatua. Gainera, jarrera erakusten du hegaztiak, begietara begira dagoela ematen bait du. Pena da kaiola batean aterata izatea, animali askok jasan behar duten beraien borondatearen aurkako kartzela. Akaso, ateratzeko gogoz begietara begira egongo ote da.