Buru lepoluze soila (Long necked and bald head)

Mörschwil (Suitza)

Buru lepoluze, soil hori nora ariko da begira? Zer ariko da pentsatzen? Hegaztiori arrotza egin behar zaie inguru hau. Europa erdialdean dagoen etxaldea bere ama lurra afrikarretik urrun gelditzen zaie.

Ostruka betile luze (Long eyelash ostrich)

Mörschwil (Suitza)

Betile horiek begia lur eta hare ekaitzetatik babesten lagunduko dio. Andere dotore baten itxura ematen diote.

Ostrukaren profila (Profile of an ostrich)

Mörschwil (Suitza)

Profila ederreko hegaztia da ostruka. Moko luzearen beheranzko kurbadura begi azpiraino luzatzen da. Burua, berriz, mokoa inguratu eta graziaz zabaltzen da lepo luzea eta mehea aurkitu arte.

Hegazti sendoa (Strong bird)

Mörschwil (Suitza)

Lepo luzea eta moko sendoa dauka. Zer da? Ostruka bat. Dagoen hegazti handiena eta pisutsuena. Hurbiletik ikusita beste garai bateko izakia ematen du. Bere gorputzaren forma sendoek, desagertutako narrazti erraldoiak ekartzen ditu gogora.