Kaioak hondartzan (Seagulls in the beach)

Bakio (Euskal Herria)

Hondartza jendez husten den heinean, itsas txori janari biltzaileak ausartzen dira harea zapaltzen. Bertatik bertara errazago aurkitzen dira bilatutakoak.

Hondartza egunaren amaiera (End of beach day)

Bakio (Euskal Herria)

Udako eguna amaitezina zela ematen zuen, baina azkenean arrats garaia heldu da. Horrekin batera, hondartza husten hasi da.

Hegaldi abila (Skilled flight)

Bakio (Euskal Herria)

Arratsaldeko urre koloreko argi artean hegaz dabil kaioa. Itxuraz ahaleginik gabe mugitzen da hara hona hegazti abila. Bitartean, azpiko lurzoru mailan zer interesgarri dagoen adi-adi behatzen du.

Natura patsadatsua (Peaceful nature)

Haldensleben (Alemania)

Uda garaiko egun luzeetan ibaiko ura mantso doa bidean behera. Haize olatuek baino ez dute ur masa harrotzen. Ingurunea laua da eta haize ufadek hodeiak eta euri jasak azkar ekarri eta eramaten ditu. Naturak patsadatsu nabigatzen ditu arratsalde luzeetako orduak.

Beltzarga bikotea arratsalde batean (Two swams in an afternoon)

Montreux (Suitza)

Hemen beltzarga bikotea. Animali dotoreak dira, benetan lirainak. Arratsa aurrera doa eta azken mokauak hartzen ari dira iluntasunak lotara bidali aurretik.

Lakuaren ertz iluna (The dark border of the lake)

Montreux (Suitza)

Zeruko argia pixkat amatatzen ari da. Gelditzen den argi apurrak ortzimugan kontrastea markatzen du. Lakuaren ertza dagoeneko ilun dago. Ez da jadanik leku bakarti eta basatia. Kaleko argiek urbanizazioaren seinale dira. Ia ur masa inguratzeraino heltzen dira.

Buia bakartia (Solitary buoy)

Montreux (Suitza)

Buia bakartia argi-itzalen artean flotatzen gelditu da. Bainu eremua markatzea da bere lana, baina gaua heltzean zertan gelditzen da bere egitekoa? Bainurik hartu nahi al du inork gauaren ilunean? Lotan geldituko da ere?

Elur metak (Snow piles)

St. Gallen (Suitza)

Elur freskoa pilatu da sastraketan, zuhaitzetan eta itxura erabat aldatu dio inguruari. Arrats garaia da. Ilusentia ailegatu da. Gaua berehala izango dugu gainean. Honelako baldintzetan ibilaldia egiteko elurrerako zaletasuna behar da. Gogor jo du neguak.

Laino itxia (Thick mist)

St. Gallen (Suitza)

Zerua ikusezina da hodei lodien atzean. Gaueko giroa ekarri dute. Argi leuna eta itzalak nonahi. Goibel gelditu da arratsaldea. Negua, elurra eta goi-laino itxia. Ez da gehiago behar negua heldu dela jakiteko.

Hesia gora eta behera (Fence going up and down)

Simplon (Suitza)

Hesiak erliebearen gorabeherak jarraitzen ditu. Harrizkoa dena gero zurezkoa bihurtzen da. Belardiak, berriz, itxura zoragarria du. Arratsaldeko argiak kolore horixka politarekin bete du zelaia.

Arkaitz horitua (Yellowed rock)

Simplon (Suitza)

Arratsaldeko eguzki argiak laztandu ditu harrizko pareta latzak. Bere orografia apurtuak argiak eta itzalak sortzen ditu. Azken errainuen kolore beroa ere hartu du.

Argi printza eskasak (Last light rays)

Müstair (Suitza)

Ilunak lekua irabazten doa eta dagoeneko inguruaren detaileak lausotzen hasiak dira. Zeruak berak eta bere hodeiek soilik gordetzen dute argi printzaren bat.

Arratsalde hodeiak (Evening clouds)

Müstair (Suitza)

Gaua heltzen ari da eta harana murgiltzen hasi da itzalean. Itzal handia, erabatekoa, biharko egusentia arte iraunduko duena.

Arratsaldeko ikuspegia (Evening view)

Zurich (Suitza)

Arratsalde honetan hodeiak dira nagusi zeruan. Argia gutxinaka ari da apaltzen eta inguruetako detaileak itzalen barnean galtzen hasiak dira.

Amaitu da hegaldia (The flight finished)

Zurich (Suitza)

Amaitu da hegaldia. Aireportuko eraikuntza nagusia bistan da eta pixkanaka ari gara hurbiltzen. Atzekaldean, zerumugaz haratago, eguzkiak ihes egin egunari baina hodeietan oraindik nabari dira bere argi gorrituaren isladak.

Arratsaldeko azken ordua (Last hour of the evening)

Isla (Espainia)

Arratsaldeko azken orduan oraindik badago paseo bat emateko astia. Eguraldia petraldua badago, jaka bat jantzi, ondo babestu, eta euritakoa eskuetan hartu, badaezpada. Besterik gabe, erlaxatzera irten da pertsona hau. Eguzkiaren azken errainupean hasi da, baina laster ilargiaren lehen distirak argiztatu du.

Lasaitasuna nagusi kalean (Quiet street)

Cardano (Italia)

Pertsiana jeitsita dago. Leiho-ohola itxi dute gau bezperan. Espaloirik gabeko kalea huts gelditu da dagoeneko. Trafikoa ere ez dago, kotxe bat aparkatuta baino ez da gelditzen. Lasaitasuna da nagusi arratsalde amaiera honetan.

Arratsaldeko argi printzak (Evening light rays)

Cardano (Italia)

Arratsaldeko azken argi printzetan gorria nagusitzen da. Udazken beteko koloreekin bat egiten du. Gure inguruak edertzen dituzte eguneko azken momentu horiek.

Harrizko zutabea (Stone column)

Malesco (Italia)

Harrizko zutabea eta gainean metalezko gurutzea monumento ezhoizkoa da, ez da ala? Argi-kontrara, zeru hodeitsuaren aurrean eta arratsaldeko eguzki ahuldupean irudikatua itxura misteriotsua hartzen du.

Heltzeko ezinezko gailurrak (Unreachable summits)

Malesco (Italia)

Gailur erraldoiak harana zaintzen dute. Gainak edonondik dira ikusgai, baina heltzeko ezinezkoak dira.