Hegaldi abila (Skilled flight)

Bakio (Euskal Herria)

Arratsaldeko urre koloreko argi artean hegaz dabil kaioa. Itxuraz ahaleginik gabe mugitzen da hara hona hegazti abila. Bitartean, azpiko lurzoru mailan zer interesgarri dagoen adi-adi behatzen du.

Kaioa behekaldetik (Seagull from below)

Bakio (Euskal Herria)

Hurbil pasatu da kaioa. Hurbildu zait hare artean utzitako janari ondarren bila. Aurkituko du ogi papurren bat, gazta zati bat edo fruta apurren bat ongi begiratu ezkero.

Txikoria belarraren haziak (Seeds of a dandelion )

Waserauen (Suitza)

Txikoria belarraren fruituak prest daude hegaka aldegiteko. Laster alde egingo dute. Haize bolada aproposaren zain egotea baino ez du behar. Goxoki askatu eta haize gainean nabigatzen hasiko dira lur berriak konkistatzera.