Ilunean gordetzen dira basoko sekretu asko. Egunaren argiak adar eta hosto altuetan galtzen du bere indarra. Zoruan, ilunantzean gelditzen den txokoetan, agertzen dira ustekabe gogoangarri asko, hala nola enbor zabal erori bat.
Enbor zati honek lurrera erori eta hilik geratuko zen baina ekosistema elikatzen jarraitzen du. Zoruko biotak birziklatze lana egiten du eta nutrienteak berrerabiltzeko prest uzten dituzte.
Lore txiki morea ari da bere lekua bilatzen basoaren zoru mailan. Enbor, adar eta hosto lehorren artean hazi behar da. Gainetik, zuhaitzek eta sastraka anitzek kentzen diote argia. Bere itxura eta kolore ederrak ikustea, beraz, erregali goxoa da.
Eguzkiak argi-ilunak sortzen ditu hosto eta enborren gainean. Enbor bertikalek hostodun adar horizontalei eusten diete eta dena janzten dute hosto berde alaiek eta marroi iharrek.
Bidezidorrak basoan barna eramaten du ibiltaria. Zuhaitzen erreinura sartzen du bisitaria. Kaleko presak eta zaratak alde batera uztera gonbidatzen du.
Armiarmak hostoa aurkitu du atseden hartzeko puntu ezin hobea. Hosto eroriaren zain gogortuek eta azal idortuak ez dute dagoeneko bizitza propiorik, baina, eguzki argi xurgatzaile eroriak, beste bizidunekin batera, basoaren parte dira, oraindik.
Neguko azken argitan epeltzen da zuhaitza. Itzalak, aspaldiko partez, lurrean luze hedatzen dira, argi-ilun bizia sortuz. Lakuko ur hotzetara jauzi egin nahi dutela ematen du.
Udaberria dator, egunak luzatu dira, eguzkiak berotzen du baina zuhaitzek, oraindik, neguko jantziak darabilte. Laster, baina, haziko dira lehen hosto berde distiratsu. Freskotasunez beteko da negu usaineko txoko iharrak.
Udaberria etorri badator baina hosto lehorrak pasa den udazkenetik egon dira inguruan. Belarra ere lehorra, ia errea, ematen du negu gogor baten ondoren. Izan ere, mendialdean negua benetakoa da: elurra, hotza eta gau ilun luzeak.
Hostoak hazi berriak, freskoak, daude bestela hutsik dauden adarretan. Bizitzaren zikloak hasiera berria izaten ari da egun hauetan, udaberria etorri berria den garaiotan.
Aparrak hamaika forma hartzen ditu, harrien artean dantza egiten duen bitartean. Arren, ez diezaiozu erortzeari utzi, edertasuna etengabe sortzen jarrai ezazu.
Urak apar artean igarotzen da harrien artean. Harriak zipristintzen ditu eta hezetasun geruza batean biltzen du. Kolorea iluntzen dio eta pixkanaka gastatuko du.