Egun oskarbia mendi goietan (Sunny day in the mountain)

Wildhaus (Suitza)

Zerua urdin dago eta haizerik ez dabil eta eguzkiak gogoz berotzen du. Udako egun betea daukagu. Mendi goietan, baina, sargoriak ez du hain gogor jotzen. Hori eskerrak, paseo txikia egitera irtetzeko aukera izan dugu eta bidean paisai zoragarria ikusi ere egin dugu.

Neguko soiltasunaz jantzita (Dress in winter)

Rorschach (Suitza)

Udaberria dator, egunak luzatu dira, eguzkiak berotzen du baina zuhaitzek, oraindik, neguko jantziak darabilte. Laster, baina, haziko dira lehen hosto berde distiratsu. Freskotasunez beteko da negu usaineko txoko iharrak.

Beste paisai elurtua (Another snow landscape)

St. Gallen (Suitza)

Beste paisai elurtua, etxebizitzak urrunean ikusten direla zeru urdinaren kontrara. Koloreak goxoak dira, elurraren zuria eta eraikuntzen marroixka argia nabarmentzen dira bereziki.

Elurrak aldatutakoa (Made different by the snow)

St. Gallen (Suitza)

Zuhaitz adarretan eta harietan pilatu da elur zuria. Paisaia erabat aldatuta dago, edertasunaz eta misterioz betea.