Rapperswil (Suitza)
Banbu landareak arrotzak dira gure artean baina apaintzeko erabiltzen hasi dira geroz eta sarriago. Bere zurtoin lodia eta adar estuak hasi dira ikusten lorategietan eta landare hesietan.
Eguneko argazki bat

Zurich (Suitza)
Urmael txiki bat bazegoen parkean. Bertan metatzen doaz inguruko arboletatik eroritako hostoak. Hosto erorien kolore harreak eta urazpiko zoruaren hautsak, distira gabeko itxura ematen dute.
St. Gallen (Suitza)
Enbor luzeak eta sendoak hazten dira bata bestearen ondoan, bata bestearen atzean.
Flims (Suitza)
Enborraren barrua hustu da materiaz eta arimaz. Ez da gehiago haziko. Ez du gehiago argia iragaziko. Ez du gehiago basoa hosto berdeekin apainduko.
Flims (Suitza)
Pinu bat dago baso baten erdian. Enbor zuzen eta luzea dauka. Tarteka adar bat edo beste ditu. Zenbait hosto ilun eta finez beteak daude. Beste batzuk biziz lehortutak daude. Nekez banatzen dira enborretik hazten diren heinean. Nahiago dute beraien burua erortzen utzi enbor amatik hurbil.