Ur gaineko mantelak (Water table-cloth)

St. Gallen (Suitza)

Ur gainazal osoa betetzeraino hazi behar al dira landare hauek? Hosto handi eta zapalak likidoari itsatsirik daude mahai-zapiak balira bezala. Igel txiki bat eseriko al da gainean salto batean?

Baso txikia ur gainean (Small forest on the water)

St. Gallen (Suitza)

Haizeak orraztuak baleude bezala okertu dira ur belarra. Baso txikia osatzen dute uraren gainean eta azpian.

Berdea eta distiratsua (Green and shiny)

St. Gallen (Suitza)

Platerra ematen du landare honen hostoa. Arin flotatzen du uretan. Berde argi eta distiratsuan galantki jantzita dago. Arrain bat edo besteri emango dio babesa, seguruenik.

Barruko lorategi epela (Warm inner garden)

St. Gallen (Suitza)

Pareten barneko lorategietan beti dago uda giroa. Tenperatura hotzak kanpoan gelditzen dira. Landareen oparotasuna goren mailara eramaten da. Berdea berdeagoa da. Zuhaitz altua altuagoa da. Lorea are koloretsuagoa da. Urmaeleko landareek ere eskertzen dute.

Uraren haize-dantza (The dance of the water)

Simplon (Suitza)

Hari dantzariak ikusten dira lakuaren zoru biluzian. Hari horiek ur gainazalaren dantza patxadatsua dute iturri. Haizeak etenik gabeko dantza sortzen du.

Urmaela udazkenean (Pool in Autumn)

St. Gallen (Suitza)

Aintzira edo urmaela daukagu gure aisialdian paseoa emateko edo uda garaian igerian joateko. Eguzkitan etzan eta gozatu ere egin dezakegu, baina orain uda amaitu da. Egunak azkar ari dira laburtzen eta hotza nabari da goizetan. Arbolek ere nozitzen dute urtaro aldaketa eta pixkanaka udako hosto andana lurrean uzten dute usteltzen.

Parkeko eserleku ilada (Seats in the park)

St. Gallen (Suitza)

Eserileku apartak urmaelaren ondoan. Ahateen algarak eta dantzak ikusten eta arratsaldeko eguzkiaz gozatzen. Ez dira luzaro hutsik iraungo. 

Zeozerren bila (Looking for something)

St. Gallen (Suitza)

Azkenean zeozertaz gogoratu da. Poltsa zabaldu eta argazki kamera bat eskura ekarri du. Hegaztien joan etorriak, urmaelean sortzen diren uhinak etabar. Badago zeri ateratzerik. 

Umea flautarekin (Child with flute)

St. Gallen (Suitza)

Gizona hain dago konzentratua, ze ez diola atzetik pasatzen den umeari kasurik egiten. Flauta jotzea beste nonbaitera joan beharko du, hemen kasu gutxi egiten bait diote. 

Hegaztiei begira (Looking the birds)

St. Gallen (Suitza)

Interes handiarekin ari da hegazti urtiarren hara eta honakoak begiratzen gizona. Udazkeneko egun epel baterako denborapasa egokia. Beti dago zer ikusi eta ikasi animaliengandik.

Begirada zorrotzeko gizona (Man with sharp gaze)

St. Gallen (Suitza)

Txapela buruan, jaka eta fraka ilunak daramatzan begirada zorrotzeko gizona irudian.  Urmaelari begira, ahateak eta bestelako hegaztiak behatzen. Aurpegiak hamaika urteren arrastoa agertzen du baina edertasuna ez dio kentzen giza semeari.