Enbor eroriaren egurra (Wood of a fallen trunk)

Cardano al Campo (Italia)

Enbor eroriak ez du dagoeneko bizitzarekin lotura. Bere egurra, bere gorputza, pixkanaka degradatuz doa, berriro lur bihurtu arte.

Arbola eraitsiaren detail (Detail of a taken down tree)

Cardano al Campo (Italia)

Eragindako zauriak eta jasandako erasoak nabarmen ikusten dira. Erraldoiek ere ezin diete arrisku guztiei izkin egin. Zenbaitek eraitsi dezakete, motozerradun gizakia, adibidez.

Enbor ebakia (Cut trunk)

Cardano al Campo (Italia)

Arbola honenak motozerra batek egin zuen. Hori erakusten du ebakidura zehatz eta leunak. Onddoak eta goroldioa hazi zaizkio dagoeneko. Enborraren azala lehor dago eta barruko egurra belztuta eta urratuta dago. Bere gainbehera hasia da. Mikroorganismoek bere lana egingo dute, lurzorutik hazitako basoko erraldoia lurzorura itzul dadin.

Basoko izaki erraldoiak (Giant forest creatures)

Cardano al Campo (Italia)

Zeruaren argipean ilun ikusten dira adar biluziak eta enbor mardulak. Baso baten barruan egotean, erraldoiez inguratuta egotearen sentsazioa izaten da. Izakitzar hauek ondo ikusteko behar da gora begiratzea.

Ile itxurako adaxkak (The small branches look hair)

Cardano al Campo (Italia)

Enborrak gorputzaren itxura badu eta adar sendo biek besoenak, adaxkak ilea bezain finak dira. Tente, zabal-zabal hedatzen dira alboetarantz eta gorantz.

Hosto trabatu batzuk (Few stuck leaves)

Cardano al Campo (Italia)

Hosto gutxi batzuk trabatutak gelditu dira adar biluztuen artean. Oreka hauskorrean eusten diote, baina edozein momentutan eroriko dira lurreraino. Astiro joango dira airean balantzan lurra aurkitu arte.

Bidea moztua dago (Cut path)

Cardano al Campo (Italia)

Bidean aurrera egin ahalko da? Enborrak bidea eteten du, baina beharbada behetik igarotzerik izango da. Gero paseoan jarrai daiteke baso ederrean zehar.

Landare hazi berriak (Fresh plants)

Cardano al Campo (Italia)

Kimuek zoru arreari kolore bizia ematen diete. Bestela lurzorua eta hosto idorrak baino ez daude. Adar finen bat edo bestek bukatu du ere lurretik.

Ondo apaindutako harria (Well decorated stone)

Oropa (Italia)

Harri handia ondo apaindua dago. Naturak eman dizkio elementu guztiak. Goroldio berde distiratsua eta hosto zimur eta marroiak, belar fin eta luzearekin nahasten dira.

Konposaketa naturala (Natural composition)

Oropa (Italia)

Konposizio naturala bezain ederra aurkitu dugu mendiko ibilalditxo koxkor batean. Harri handi batetan goroldio eta belarrezko alfonbra bat hazi da. Artean hostoak eta pinaburuak pilatu dira gainean. Naturak bere edertasuna gutxien espero dugun formetan aurkezten digu.

Udazken alfonbra (Autumn carpet)

Oropa (Italia)

Pinuen hostoak nonahi daude elur gainean. Garaiko hotzak eta eguzki faltak arbolei ere eragiten die. Bereziki pagoek jarraitzen dute urtaroen erritmoa. Pinuek, berriz, etengabe aldatzen dituzte bere faktoria txiki berdeak.

Elur gaineko udazken aztarnak (Signs of Autumn on the snow)

Oropa (Italia)

Elurra bota du dagoeneko. Bere gainean pinaburuak, pinu orratzak eta pago hostoak pilatzen hasi dira. Neguaren atean gaudela gogorazten du honek. Hostoak biluzten diren garaia da eta lurzorua ondutako fruituekin oparo dago.

Pagatxak lurretik (Beech fruits)

Oropa (Italia)

Beste motako haziak ere aurkitzen dira basoan. Pagatxek ere pago hostoen artean ematen dituzte beraien azkenengo momentuak.

Pinaburuak hosto gainean (Pine cones on leaves)

Oropa (Italia)

Hosto ohe baten gainean pinaburuak daude. Pinu orratzen artean hazi eta pago hostoen artean bukatuko du bere bidea.

Arbolen artean bidea (The way between the trees)

Cardano al Campo (Italia)

Arbola finak hazten dira zorutik alde batean eta bestean. Erdian bide bat dago. Hosto marroiek betetzen dute garaiotan. Horiek osatzen dute basoan zeharreko bidezidorra.

Basoko lurzorua (Floor of the forest)

Cardano al Campo (Italia)

Basoan lurzoruak basoaren itxura hartzen du. Hostoak, egur zatiak edo belar lehorrak metatzen doaz, lurgainean dauden landareen arabera. Arrastoa utzi dute. Basoaren izaera sortu dute.

Hostozko ohe samurra (Soft bed of leaves)

Cardano (Italia)

Hosto idorren ohe samurrez bete da basoa. Zenbait intsektu eta mikroorganismorentzat janari freskoa izango da. Izango dute zer jan negu gogorrean zehar.

Behe laino mardula (Thick fog)

St. Gallen (Suitza)

Behe laino mardulak ezarri du bere burua lakuaren gainean. Ia erabat estali du bere zuritasunarekin.

Begiraiezu adar horiei (Look at those branches)

St. Gallen (Suitza)

Begiraiezu adar horiei. Adar fin eta luzeak airean zabaltzen dira. Hostoak azkenengo hatsa botatzen ari dira neguko atsedenaldia baino lehenago.

Ura eta hosto lehorrak (Water and dry leaves)

Freiburg (Alemania)

Ura eta udazkeneko hosto lehorrak uztartzen dira hemen. Arboletatik eroritako hostoak nonahi ageri dira: uretan, lurrean eta lurrean ez dena. Errekak ura ekartzen du putzura eta flotatzen gelditu diren hostoak hemendik hara darabiltza.