Engelberg (Suitza)
Lanbroa lurrera jeitsi den hodei bat bada, aurreko horiek berarekin jeitsitako metalezko hegaztiak izango al dira? Laino barruko lausotasunak ez du argi ikusten uzten. Buruak hegan egiten du ere okasio hauetan.
Eguneko argazki bat
Engelberg (Suitza)
Gautzen ari du eta argi ezak inguruak urrundu ditu guregandik. Argazki makinak itxaroteko eskatu dit irudia sortzen zuen bitartean. Ni, berriz, patzientzi gutxikoa izanik, behar baino lehenago mugitu dut kamera. Argazkiak harrapatu duen mundu puska lauso agertzen da, baina aldiberean polita. Egunerokotasunean nahigabe ezkutatuta bizi den arratsaldearen poesia sentitu dut argazkia ikustean.
Müstair (Suitza)
Zurarekin estalitako horma honen itxura zoragarria bere testuratik datorkio. Egurraren zuntzek sortutako gorabeherak, kanal luzeak uzten ditu. Oholen gainean margotutako forma zehatzak eta errepikakorrak pieza bukatzearekin soilik bukatzen dira. Apetak emandako ebakidura bat sortzen du. Goitik behera, ezkerretik eskuinera, oholak erdibitu eta paretari diagonalean marka bat egin nahi dion apeta.