Lanbro artean eta azpian (Between and below the fog)

St. Gallen (Suitza)

Garabiak agertzen dira lanbroaren gainetik. Azpian, hiria ezkutatuta gelditu da. Ez du eguzkiaren argia ikusiko egun honetan. Gainean, berriz, hartaz goza dezakegu udazkena aurrera joana badago ere.

Gauaren sorginkeriak (Spell of the night)

St. Gallen (Suitza)

Gauaren atarian imaginak lausotu egiten zaizkigu gure erretinan. Iluntasunak sorginkeriak eragiten ditu gure buruan eta gure gogoan. Gaua da gure bizitza momentu batez geldituko duen aldi bakarra.

Etxeko leihotik garabi bat eta arratsa (Crane and sunset from home)

St. Gallen (Suitza)

Etxean geratzeko garaia dugu. Birus berri bat dabil gure artean eta, tamalez, haren kontra borrokatzeko modu hobeagorik ez da ezagutzen momentuz. Egunak aurrera joaten dira eta arratsak leihotik ikusi behar ditugu. Bitartean biharko egunak ekarriko duenaz pentsatzera jotzen du buruak.

Gaueko argipean (Under the night light)

St. Gallen (Suitza)

Gaueko lehen orduetan argiak izaera berezia da. Arimari hitzegiten dio zuzenean. Iluntasunean eta bakean gure atentzioa koloreen edertasunera eta formen poesiara bideratzen da. Gure inguruak izaera desberdina hartzen du.

Garabi erraldoiak (Giant cranes)

Trieste (Italia)

Goteborreko portua (Harbour of Goteborg)

Garabi multzoa Goteborgeko portuan (Cranes in Goteborg harbour)

Orga eta ola (The crane and the workshop)

Garabiak eta egusentia (The cranes at dawn)

Zein bakarrik zauden, Karola (Karola named crane)

Garabia industri astuna da (Heavy industry)