Familia kontuak (Family business)

Gossau (Suitza)

Zer dute pizti txiki horiek? Jolasean ari dira edo sesio bizian? Batek daki. Zaila zaigu guri erabat ulertzea. Bestelako animaliak gara gu.

Surikata txikiak (Small meerkats)

Gossau (Suitza)

Surikata txikiok bizi-bizi ibiltzen dira alde batetik bestera beraien sail barruan. Jakinminez edo, momentu batez guri begira gelditzen dira baina laster ekiten diote berriz beraien gauzetara iharduten.

Dortoka berde bat (A green turtle)

Gossau (Suitza)

Leihoaren bestaldean dortoka berde handi bat pauso geldoez doa. Nora ariko da joaten? Bazkaltzeko garaia izan daiteke edo besterik gabe egun lasai bat aurkitu nahiko du.

Azeri ezkutatua (Hidden fox)

Gossau (Suitza)

Bisitariengandik ezkutatzen da azeri txikia. Bakarrik egon nahi du. Itzalen eta harrien artean lasaitasuna bilatzen du. Jatorrizko bizitokia duen basamortua faltan botako al du. Hango bizimodu soila baina baketsua gogoan izango al du.

Buruz-beherako kameleoia (Upside down chameleon)

Gossau (Suitza)

Buruz behera begira dago. Astiro mugitzen da. Atentzioa ez du deitu nahi. Ez gurea ezta balizko harrapakariena. Begi bakoitzak alde desberdinera zuzenduta dago. Kameleoia animali berezia da zinez.

Beiraren bestaldeko izaki gizatiarra (The humanoid animal in the other side of the window)

Gossau (Suitza)

Leiho edo beirazko paretetan isladek misterio itxura ematen dute. Ametsen leihoari begira ote gauden galdetzen diogu gure buruari. Ia gizatiarra den animalia ikusita gure irudimenak hegaz egiten du urruneko paraje gustokoenetara.

Txinpanze zahar lasaia (Quiet old chimpanzee)

Gossau (Suitza)

Nagusi honek gauzak lasai hartzen ditu. Ez dirudi ezerk asaldatu behar duenik. Gauza asko ikusitakoa izango da. Ez du nahi izango txikikeriengatik burrukatzea. Ez ditu zahartzaroko indar higatua alferrikako gauzetan xahutu.

Txinpazeak burrukan (Fighting chimpanzees)

Gossau (Suitza)

Heldu da beste lagun bat eta ez dute adostasun handirik erakutsi. Burrukarako grina gehiago daukate beraien artean konpontzeko baino. Leku preziatua izango al da hor goiko hura?

Tximino jolastia (Playful monkey)

Gossau (Suitza)

Hoa tximino gazte! Ondo pasa. Asko jolastu. Gazte garaia altxor sakratua da. Gure izanaren aberria gordetzen du. Gaztetasuna galduko da baina ondasun hori gurekin gordeko dugu.

Hesiaren bestaldetik begira (From the other side of the fence)

Bisitari arrotzak izan behar beti inguruan. Hori da zoo batean ikusgai egotearen nahigabea. Eramaten ikasi behar da. Ahaztu itzazu aurreko izaki ezezagunak. Kristalaren bestaldean daude. Hesiak banatzen zaitu beraiengandik. Babesten zaitu.

Txinpanzea so (Looking chimpanzee)

Gossau (Suitza)

Zeri begira ariko da? Janari puska bat aurkituko zuen? Inurri batzuekin jostari ariko al da? Gogoa ematen du galdetzera joateko.

Suge fina (Delicate snake)

Gossau (Suitza)

Suge luze eta mehearen edertasuna unkigarria da. Larruazaleko ezkatak distiratsu eta koloretsuak dira. Lurrean arrastaka ibiltzeko egindako bere gorputzak duen fintasuna harrigarria da.

Musker kexatia (Complaining lizard)

Gossau (Suitza)

Erdi lotan egotetik esnatu da. Kexati itxura dauka. Bisitariak ez ditu gogoko. Bere lasaitasuna kendu diogula ari zaigu kexatzen. Argazki bat hartzea baino ez dugula nahi esan diogu. Ez dago ados. Ez du gustoko gu inguruan egotea.

Musker etzana (Lying lizard)

Gossau (Suitza)

Musker handiak, argiaren beroa pixkanaka absorbatu eta bere gorputz hotza aktibatzen duen bitartean, itxura alferra dauka. Guregana begiratzen du nazkatu aurpegiarekin, baina ez dauka inora joateko intentziorik.

Arrain txiki baten anatomia (Anatomy of a small fish)

Gossau (Suitza)

Arrain txiki hau ia gardena da. Barneko organoak itzal modura ageri dira. Buru zabala eta luzea, begi irtenak dauzka. Izaki sinplea da eta bizimodu sinplea dauka.

Arrain txiki koloretsua (Small colourful fish)

Gossau (Suitza)

Arraintxoa koloretsua da. Lasai asko dabil uretan. Bere akuarioan kezka handirik edukitzerik ez du. Jan eta egotearekin nahikoa du.

Bi krokodilo (Two crocodiles)

Gossau (Suitza)

Bi krokodrilok errespetu handia sortzen dute beraien ondoan egotearekin soilik. Handiak dira eta larru ederra dute, baina aho hori eta hortz horiek ikara sorrarazten dute.

Astoaren paradoxa (Paradox of the donkey)

Gossau (Suitza)

Jakinmina du animali honek. Kaxkagogorkeriaren irudia den animali honek, nolabaiteko sentsibilitatea transmititzen du. Xamurtasuna eragiten du ere, batzuongan behintzat. Luzaro lanerako ezinbestekoa zena, orain galtzeko zorian egotera heldu da. Orain hesi baten bestaldetik begiratzen du, bakarrik eta egonean.

Kaixo asto (Greetings)

Gossau (Suitza)

Kaiola handia izanda ere, kaiola izaten jarraitzen du. Animaliak hesiak uzten dituen xirrikituak baliatzen ditu kanpoko mundua behatzeko. Kasu honetan gu gara bere jankinguraren helburua.

Dortokaren pausoak (Path of the turtle)

Gossau (Suitza)

Nora joango da dortoka hura? Abenturan al doa arku horren gainean? Beheko kobazuloa ezkutaleku eta atsedenleku dauka, baina goiko partea goxoagoa da eguzkiak berotzen duenean. Bereziki neguan eta eguzkia bero iturri bakarra ba da.