Azeri zuri belarri handia (White large eared fox)

Gossau (Suitza)

Belarri handiko azeria harrituta ematen du guri begira. Ez al da ohituko bisitari arrotzak bera bisitatzeko hurreratzen ikustera? Apenas nabari zaio jakinminik. Zuhurtasuna dario, ordez.

Azeri ezkutatua (Hidden fox)

Gossau (Suitza)

Bisitariengandik ezkutatzen da azeri txikia. Bakarrik egon nahi du. Itzalen eta harrien artean lasaitasuna bilatzen du. Jatorrizko bizitokia duen basamortua faltan botako al du. Hango bizimodu soila baina baketsua gogoan izango al du.