Musker kexatia (Complaining lizard)

Gossau (Suitza)

Erdi lotan egotetik esnatu da. Kexati itxura dauka. Bisitariak ez ditu gogoko. Bere lasaitasuna kendu diogula ari zaigu kexatzen. Argazki bat hartzea baino ez dugula nahi esan diogu. Ez dago ados. Ez du gustoko gu inguruan egotea.

Musker etzana (Lying lizard)

Gossau (Suitza)

Musker handiak, argiaren beroa pixkanaka absorbatu eta bere gorputz hotza aktibatzen duen bitartean, itxura alferra dauka. Guregana begiratzen du nazkatu aurpegiarekin, baina ez dauka inora joateko intentziorik.

Sugandila eguzki bainuan (Sun bath of a lizard)

Montreux (Suitza)

Ikusten sugandila? Harrizko pareta zurrun itxura du, baina tarteka lotzen dituen oreak zuloak uzten ditu. Animali ttipiak aprobetxatuko zuen bertan babesean lo egiteko eta eguna argitutakoan irtetzen da eguzkiaren epeltasunean gorputza beratzeko.

Amets on musker jauna (Good sleep)

Gossau (Suitza)

Musker hau lasai dirau. Egoteko leku egokia aurkitua izango da eta ez du mugitzeko presarik izango. Begiak erdi itxita dauzka ere, erdi lo egon daitekelaren seinale. Amets on musker jauna!

Musker lotsatia (Shy lizard)

Gossau (Suitza)

Musker koloretsu hau pixkat lotsatia da. Edo besterik gabe, ez du gure konpainia gehiegi atsegin. Guri zeharka begira eta azkar joan da ezkutalekua bilatzera. Guk utzi dugu lasai joaten, azken finean, gu bere etxea bisitatzera etorri bait gara, baimenik eskatu gabe.