Dortoka bat eguzkipean (Turtle and the sun)

Dortoka honek eguzkiko argiaz gozatzeko parada izan du. Neguko hotzak eta argi faltak nozituko ditu berak ere. Hain dauka itxura sendoa eta gogorra, ezen kostatzen dela ulertzea hotzik edo berorik sentitu dezakeen.

Flamenko lotiak (Sleeping flamingos)

Gossau (Suitza)

Flamenko talde honek ez du erabat esna egotearen itxurarik. Neguko giro hotzak lotara bultzatuko al ditu? Urtaro gogorrenean bisitatzen dituzten hegoaldeko lurrak faltan botako al dituzte? Asteburua izanda, berandu altxatzeko ohitura izango al dute? Nik horrela egingo nuke behintzat.

Bisontea zain (Waiting bison)

Gossau (Suitza)

Goiz eguzkitsu honetan, ematen du neguak pixkat amore eman duela hoztasunaren lege gogorra ezartzen. Hori baliatuz etorri dira haurrak bisitan. Urrunetik ekarritako, mota askotariko animaliak ikusteko esperantzaz etorri dira. Itxitura zabaletan dute etxebizitza animali gehienek, jateko, lo egiteko edo jolasteko.

Bisonte bat goxokiaren zain (Bison waits for a treat)

Gossau (Suitza)

Bisonteari so dago familia hau. Janaria ere ekarri dute berari emateko. Bisonteak zeozer susmatuko du, atentzio handia jarri bait die. Haurrak pozik daude animali zoragarria ikusteaz eta berarekin engaiatu ahal izateaz.

Bisontearen mingaina (Tongue of a bison)

Gossau (Suitza)

Bisonte bat hesiaren atzean kuriositatea pizten du. Buru sendoa, ile gogorra eta garratza. Gainera, mingaina hura. Luzea, zabala eta lodia dena. Belarra jateko bereziki egokitua.

Txinpanze ama (Chimpanzee mum)

Gossau (Suitza)

Behar du txikiak ariketa pixkat egin, jolastu. Amak joaten uzten du baina bistatik galdu gabe. Beldurra baino ardura sentituko du.

Ama eta kumea (Mother and cub)

Gossau (Suitza)

Ama eta kumeak goxo-goxo eseri dira elkarri besarkatzen. Bitartean, ilea eta azala zaintzen dio amak kumeari. Umea edo kumea? Argazki honetan, txinpanze gaztearen jarrera umearena ematen du.

Oiloa paseatzen (Walk of a hen)

Gossau (Suitza)

Oilo honek libre dabil zoo honen bideetatik. Bizitza lasaia duela ematen du. Ziurrenik, libratu da egunero arraultzak eman beharraz eta guk bezalako jende arrotzaren ikusmiran eman dezake denbora. Gehiegi hurbiltzen utzi gabe, hala ere.

Tximino txiki polita (Small cute monkey)

Gossau (Suitza)

Tximino txiki polit hau haurrentzako filma fantastiko batetik aterata ematen du. Animali honek, ordez, zoo honetan biziko zen jaio zenetik. Zinemak ez dio batere axola. Harroka faltsu batean ematen du egun osoa eta benetako ohianik ez du ezagutzen.

Sugea etsai (Hostile snake)

Gossau (Suitza)

Ez dirudi suge hau kamera ikusteaz pozten denik. Kamerak, baina, bera maite du. Koloretsua, distiratsua, leuna eta hotza. Ezaugarri hauek laburbiltzen dute, animali honen erakargarritasunaren arrazoia.

Tximinoa adi (The attention of the monkey)

Gossau (Suitza)

Jolastia da tximino hau. Janari puxka bat ikusiko zuen nonbait ezkutatuta eta haren bila nola joan pentsatzen ariko da. Edo beharbada, kideren baten tximinokeriei adi egongo da. Berarentzat, guretzat ez bezala, esanahia eta berezko interesa izango dute.

Karraskaria (Rodent)

Gossau (Suitza)

Arratoi tankerako karraskari honek kamerari begiratzen dio, kamerak berari begiratzen dion bitartean. Mundu berri batetan ikusi du bere burua animalia gixajoak. Ez du ezer ulertuko. Dena desberdina da. Arrotza bera bezalako izaki txiki batentzat.

Nagia eta berezia (Lazy and special)

Gossau (Suitza)

Nagia zinez berezia da. Hain mugitzen da astiro zein bizirik dagoenik dudatan jar daitekeen. Nola ikusiko eta sentituko du mundua, halako bizimodu berezia duen animali batek? Nola babesten du bere burua behar izanez gero. Galdera hauek borbor batean jartzen dute nere muina, animali honen ibilkerari so nagoela.

Iguana zoru beltzean (Iguana on dark floor)

Gossa (Suitza)

Inguruko zoruaren iluntasunari esker argi ikusten da iguana honen begirada zorrotza, bizkar gandorra eta buztan sendoa. Aurpegikera ez da lagunkorra, baina narraztiak ez dute inoiz itxura adeikorra. Ez dute beraienganako hurbiltasunik sentiarazten.

Dortoka txiki ederra (Small marvelous turtle)

Gossau (Suitza)

Zein gordetzen da oskol honen barruan eta harri haren azpian? Dortoka txiki eder bat! Inguruko harearekin erdi ezkutaturik apenas ikusten da. Hala nahiko zuen animalitxoak, lasaitasuna eta segurtasunaren bila zegoela.

Amets on musker jauna (Good sleep)

Gossau (Suitza)

Musker hau lasai dirau. Egoteko leku egokia aurkitua izango da eta ez du mugitzeko presarik izango. Begiak erdi itxita dauzka ere, erdi lo egon daitekelaren seinale. Amets on musker jauna!

Errinozeroa jaten (Rhinocero eating)

Pelikano taldea (Group of pelicans)

Basurde kume parea (A pair of boar cubs)

Basurdea Basileako zooan (Boar in the zoo of Basel)