Ahaztu premiazko eginbeharrez (Forget the obligations)

Bakio (Euskal Herria)

Jende gaztea udako arratsalde lasai batez gozatzen ari da. Hondartzara etorri dira jolastera, elkarrekin xolas egitera, bainu bat hartzera. Denbora astiro igarotzen uzteaz disfrutatzen ari dira. Aldi batez ahaztu dituzte premiazko eginbeharrak.

Hesiaren bestaldetik begira (From the other side of the fence)

Bisitari arrotzak izan behar beti inguruan. Hori da zoo batean ikusgai egotearen nahigabea. Eramaten ikasi behar da. Ahaztu itzazu aurreko izaki ezezagunak. Kristalaren bestaldean daude. Hesiak banatzen zaitu beraiengandik. Babesten zaitu.

Arbola gaztea (Young tree)

Wasserauen (Suitza)

Arbola gazteak kide zaharragoen laguntza edo leiha sentituko du? Inguruko zuhaitzek bidelagun izango ditu edo etsai. Jakingo bagenu, natura ulertzen aurrerapauso handia egingo genuke.