Krokodrilo txiki bitxia (Small curious crocodrile)

Gossau (Suitza)

Krokodrilo txiki honek kumea ematen du baina hala ere ez nuke nere eskua berarengandik hurbil ahaztuko. Ziur nago, jateko gogoa ez duela galdu xumea izateagatik. Horrela izanda ere, animali benetan berezia da. Bere larruazala, beltz kolorea du nagusi, eta garratza eta gogorra dela ematen du. Oskola baten tankera hartzeraino ia.

Gaueko isladak (Night reflections)

Dubai (UAE)

Gaueko iluntasuna eta argi artifizialen isladak nahasten dira ur gainazalean. Aintzira basamortu batean egotea ez da berezkoa, baina uraren magia berdin sortzen da bere inguruan.

Ura eta argi ikuskizuna (Water and light show)

Dubai (UAE)

Ur eta argi ikuskizunak gau iluna era ikusgarrian betetzen du. Ur txorrotak dantzaka aritzen dira musikaren harira, ikusleen gogoa harrapatu eta harridura eragiten saiatuz.

Estasian (In extasis)

Dubai (UAE)

Estasian bezala dago jendetza ikuskizuna segitzen. Telefonoak borbor argazkiak ateratzen, begiradak fixatuak eta denen aurrean ur zutabe erraldoia dantzan.

Jauzilari harmoniotsuak (Harmony of the divers)

Dubai (UAE)

Jauzilari estiloso eta adituek itxura dotorea daukate. Erortzen den urarekin harmonian daude. Geometria perfektua eratzen dute ere.

Estatua ikaragarriak (Into the water)

Dubai (UAE)

Gizonak etengabe erortzen geratu dira. Izoztuta airean, urez inguratuak eta jendearen begiradapean. Estatua xelebreak dira benetan. Nekez esan dezaket gustatzen zaidala, baina harridura bai pixten didala.

Iluntzear dagoena (Getting dark)

Isla (Espainia)

Ilundu du dagoeneko. Paisaia itzalekin osatuta dago. Ur gainazalean soilik metatzen dira argi isladak. Ez da argi izpi nahikorik gelditzen objektuen formak betetzeko. Gabon esateko une egokia da.

Itsasadarreko ur nahasiak (Mixed waters of an estuary)

Isla (Espainia)

Itsasadarrean urak nahasten dira. Ibaiko ur korronteak bere beherako bidea etenda ikusten du itsasoko olatu eta korronteengatik. Urak itxura lasaia ematen badu ere, korronteek etengabe mantentzen dute urazal azpia mugimenduan, bor-bor ia ikustezinean.

Animali liluragarri baten profila (Profile of a marvellous animal)

St. Gallen (Suitza)

Lepo luzea eta atzerantz kurbatutak, buru luzeari hasiera ematen dio. Bukaeran moko zabala hazten da, maskara beltz batez inguratua. Honelakoa da animali liluragarri baten profila.

Dotorea eta noblea (Elegant and noble)

St. Gallen (Suitza)

Animali dotorea da beltxarga. Moko laranja zabala, maskara beltza begien inguruan, lepo luzea eta errespetuzko tamaina. Ipuin erromantikoetan amodioaren eta nobletasunaren sinboloa izaten da eta aurrez-aurre ikustea zirraragarria da ere.

Beltxarga garbitzen (Swan cleaning)

St. Gallen (Suitza)

Kolore zuri distiratsuzkoak ditu lumak beltxarga honek. Kontu handiz garbitzen ditu. Lepo luzea tolestu eta mokoa lumen azpian sartzen du. Pixkanaka kentzen ditu luma zaharrak berriei lekua uzteko.

Janari bila (Seeking food)

St. Gallen (Suitza)

Noizean behin burua urazpian sartuz dabil igerian beltxarga. Gosea asetzeko beharrak eramaten du horretara. Uretan bizi den animaliak gestu hau sarri egin beharko du egunean zehar, ura bere bizilekua eta janaren iturria bait da.

Beltxarga lepaluzea (Long necked swan)

St. Gallen (Suitza)

Beltxarga igerian dabilen bitartean janari bila hasi da. Burua urazpian sartu eta aintziraren hondoa arakatzen ari da, landare goxoren bat edo aurkitzen duelakoan. Lepo luzea luzatu eta okertuz ur azpietara heldu eta arakatzea dauka.

Flotatzen duten landareak (Floating plants)

St. Gallen (Suitza)

Ur iluna fondo moduan eta hosto borobilak haren gainean konbinazio ederra osatzen dute irudi ederra hartzeko. Forma eta tonuen kontrastean oinarritu da argazkia bere magi erakusteko.

Ur landararen formak (Shape of a water plant)

St. Gallen (Suitza)

Hosto borobilek bata besteari gainezartzen diote, bere lekua bilatu nahian. Borroka edo hartu-eman honetan forma hartzen dute ur-gainean. Soilik loreak falta dira heltzeko, irudi betea ematera heltzeko.

Lore sortu berriak (New flowers)

St. Gallen (Suitza)

Lore freskoek heldu berri den udaberria dakarzkigu gogora. Nonahi ari dira kimu berriak sortzen, arrosa koloreko kimuak, hostoen berde sakona konplementatzen dutenak eta uraren urdin ilunarekin kontrastea ematen dutenak.

Ur landara (Water plant)

St. Gallen (Suitza)

Uretan pausatutako platerren itxura dute hosto zabal eta borobilok. Lorea ere ur lasaien gainera etorri da, bere lana betetzeko hor egon behar bait du.

Irudia erdiko makilarekin (Picture with pole in the middle)

Rorschach (Suitza)

Ur gainazaleko olatu txikiek, haizeak edo sortuak, argia modulatu eta argazkia sortzen dute. Makila irudiaren erdian jarrita dago, aldeetan dagoena ordenatuz, inguruko elementuei erreferentzia eta kokapena emanez.

Uraren koloreak (Colours of water)

Rorschach (Suitza)

Uraren koloreak, lakuaren gardentasuna, makilaren sendotasuna, argiarekin itzala dauzka argazki honek.

Harria eta burdina iturrirako (Fountain of stone and iron)

Santa Maria Maggiore (Italia)

Harria eta burdina konbinatzen dituen iturria elegantea da. Gustora gelditu naiz eta ur-txorrotatik ateratzen den ur freskoaz egarria kendu.