Helsinki (Finlandia)
Islada eta argi jolas artean murgilduta dago museoko animali erraldoi hau. Garaiotan belardi erdi izoztuetan zehar ibiliko zen aske. Animali ikaragarria izango zen ikusteko eta beldurgarria bere ondoan egoteko.
Eguneko argazki bat
Seealpsee (Suitza)
Urak isladak ere sortzen ditu. Inguruko paisaia erakutsi nahiko baligu bezala, arbolen formak, harkaitzen profila etabarrak errepikatzen ditu eta gure begi aurrean jartzen ditu. Ispilua da gure begietarako.
Pfänder (Austria)
Leihoaren bestaldean zer dago? Lakua, bere kostaldea, basoa eta … barruko altzaria ere! Bere islada ageri da paisaiarekin bat egiten. Zer dago barruan eta zer kanpoan nahasten dira. Horrek eta bere kolore biziek egiten dute imagina berezi.
Montreux (Suitza)
Eguzkiaren islada luzea guregana heltzen da uraren gainean. Itzalek arratsaldearen itxura luzea hartu dute. Zerua urdin dago gaur. Hodeiak gutxi dira eta tarteka ikusten dira. Arratsalde epela eta eguzkitsu honi lasaitasuna dario.