Ur gainazala ispilua da (Water surface as a mirror)

Seealpsee (Suitza)

Urak isladak ere sortzen ditu. Inguruko paisaia erakutsi nahiko baligu bezala, arbolen formak, harkaitzen profila etabarrak errepikatzen ditu eta gure begi aurrean jartzen ditu. Ispilua da gure begietarako.

Ur gardena (Transparent water)

Seealpsee (Suitza)

Ur gardenak ikustezin bihurtu arte uzten du mendiko aintzira honen hondoa argi ikusten. Ondorioz, argi ikusten da urazpiko osakera. Harri puska ugari eta hosto ondar gutxi batzuk. Nondik etorriko ziren harri horiek? Nola helduko ziren? Zergatik askatuko ziren haitzetatik? Honelako galderak eta beste zenbait pilatzen zaizkit buruan.

Harrizko erraldoien handitasuna (Size of the stone giants)

Seealpsee (Suitza)

Harrizko erraldoia aurrean edukita, gure txikitasuna gelditzen da agerian. Handiak eta indartsuak bagara, baina gu baino handiagoak eta indartsuagoak direnak badaude. Horien aurrean burua makurtzen ikasi behar dugu.

Handia eta garratza (Large and harsh)

Seealpsee (Suitza)

Haitza handia da. Haitza garratza da. Haitzak elementuen aztarnak ditu. Haitza belarrak eta zuhaitzak apainduta dago. Mendialdeko erraldoiak dira.

Elur zuria gailurretan (White snow in the summits)

Seealpsee (Suitza)

Elur zuria gailurretan eta belar berdea beheko haranetan. Horrelakoa da udaberria. Eguzkiak indarra hartzen doan heinean, elurra urtzen hasten da eta argi-itzalak gogortzen doaz.

Pinu altu eta zuzenak (Tall and straight pine trees)

Seealpsee (Suitza)

Pinu altu eta zuzenez osatutako basoak nagusi dira mendialdean altuera batetatik gora. Neguko elurrari eusteko jaiotakoak eta hazitakoak dira.

Jaio, hazi eta hil (Birth, growth and death)

Seealpsee (Suitza)

Basoan zuhaitz guztiak ez dira altuak eta sendoak. Zenbait zorte txarrekoak dira eta gaixotu, hil edo ebakiak izaten dira.

Ur gardenak (Transparent water)

Seealpsee (Suitza)

Neguaren astindua oraindik fresko dago. Aintzira garbia eta gardena da. Eguratsa hotz dago eta ura are gehiago. Mendialde bete-betea da eta nabari da.